BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan

Pasaden asteazken, ostegun eta ostiralean DBH2ko ikasleak “Aniztasuna eta inguru hurbileko eragileak” izeneko BIZI egunetan murgilduta ibili dira. Bertan, aniztasuna zer den lantzea eta horri erantzuna emateko inguruan dauden eragileak ezagutzea izan dute helburu. Tartean hainbat testigantza eta bisita izan dituzte, besteak beste Begi Sare elkartearena, Aspacerena eta Goienetxerena.