Txapeltxin Almenen!
Inauteri aurreko ostegunean izan ohi den bezala, aurten ere Txapeltxinen bisita izan dugu Almenen. Lehen Hezkuntzako guztiok harrera egitera jaitsi ginen, buruan txapelarekin. Abestu, dantzatu eta Txapeltxinen hitzak entzun genituen, giro alai eta dibertigarrian.
Ikasleek gogoz parte hartu zuten ekitaldian. Hasteko, Txapeltxinek ongietorria eman zigun bere umore eta eskarmentuarekin. Ondoren, Txino dantza dantzatu eta musikarekin dantzarako tartea ere izan genuen. Ikasleen irribarreak eta parte-hartzea ikusita, argi geratu zen une berezi hau gustuko zutela.
Ekitaldiaren bukaeran, Txapeltxinek hitzaldi txiki bat eskaini zuen eta bere urtebetetzea zela ere gogorarazi zigun.
Eskerrik asko, eta hurrengo urtera arte Txapeltxin!
