“Ostiral bizi” Aretxabaletako ludotekan

Aretxabaletako Ludotekak LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendutako ekimen bat sortu du: “Ostiral bizi”. Helburua ludotekara adin honetako haurrak erakartzea ez ezik, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzea ere bada. Horretarako, ostiralero ekintza berezi batzuk antolatuko dira.

Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute ludotekan bertan, aforo-mugak direla eta.

Informazioa interesdunei zabaltzeko, Atxabaltako komunitatean partekatzeko eskatzen da.

Eskerrik asko eta parte hartzera animatu! ??