Gaztelupeko 4. mailako ikasleak Habitat erakusketan
Arrasateko Kulturateko Loramendi gelan zabaldu berri duten Habitat erakusketa bisitatu dute Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek. Naturarekiko eta ingurumenarekiko harremanak aztertzen dituen erakusketa honek, Euskal habitateko historia eta bertako ezaugarriak aztertzeko aukera izan dute.
Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkarteek osatu dute “Habitat, Ezkutatu diguten historia” izeneko erakusketa, Arrasateko Udalaren laguntzarekin. Gaztelupeko DBH-ko 4. mailako ikasleek euskaldunen habitata, lurraldetasuna eta historiaren gako nagusienak ikusi dituzte, “modu grafiko argi eta atseginean”, hamalau panelen bitartez. Guztia azaltzen, Nabarraldeko partaide Beñi Agirre egon da.
Esperientzia aberasgarria izan dela nabarmendu dute ikasleek eta irakasleek, eta honelako ekimenek. Hemendik eskerrik beroenak Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz eragileei beste urte batez erakusketagatik.