Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleak Ikerlanen emakume zientzialarien astean
Gaztelupe guneko 2. batxilergoko teknologiako ikasleek Ikerlan zentro teknologikoa bisitatu dute, Emakume Zientzialarien Astearen harira. Ekimen honen helburua emakume zientzialarien ekarpena nabarmentzea eta gazteen artean, bereziki nesken artean, zientzia eta teknologiaren arloko ikasketak sustatzea izan da.
Bisitan zehar, ikasleek Ikerlanek garatzen dituen proiektu berritzaileak ezagutzeko aukera ere izan dute, hala nola adimen artifizialaren aplikazioak, robotika eta energia berriztagarrien inguruko ikerketak. Horrez gain, bertan lanean diharduten emakume ikertzaileekin solasaldia izan dute, haien esperientziak zuzenean entzuteko eta zientzia-arloan emakumeek dituzten erronkei buruz hausnartzeko.
Arizmendi Ikastolak urtero parte hartzen du halako ekimenetan, gazteak inspiratzeko eta etorkizuneko erronka teknologikoen aurrean prestatuta egon daitezen bultzatzeko. Ikasleek bisita oso positibotzat jotzeaz, gain, batzuek aurrerantzean ibilbide zientifiko edo teknologiko bat aukeratzeko interesa azaldu dute.
