Guneak
Euskaraldiari hasiera eman diogu Ikastolan!
Arizmendi Ikastolako gune desberdinetan Euskaraldiari hasiera eman diogu. Giro alai eta konprometituan, hizkuntza-ohiturak astintzeko eta euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartu dugu profesional, haur eta ikasle gehienok. Olarte guneko haur eta profesionalek euskaraldirako Bulego taldeak sortutako “Gure bihotzaren taupadak” abestiarekin bideoklip bat grabatu dute guztien artean. Gaztelupen Batxilergoan, Euskaraldiaren ikur nagusia den txapak banatu dituzte ikasleen…
Read MoreGazteluondoko komunitatea euskararen alde auzolanean
Larunbat goizean, Euskararen aldeko foroko kideok Gazteluondoko komunitatea indartzeko auzolana burutu genuen. Goizean goizetik hasi ginen Ikastolako hormak margotzeko lanean. Horma zaharrei bizia emateko, kolorez betetako hormairudi polit eta adierazgarri bat egin genuen, guztion artean sortutakoa. Margolanaren leloa hurrengoa da: “Dragoiaren ahoan sugarra, gurean euskara barra-barra”. Ez zen lana bakarrik izan, ordea. hamaiketako goxo batez…
Read MoreErakusketa Arimazubi eta Almenen “Nor naiz ni, zu?” PROIari amaiera emateko
Arimazubiko eta Almeneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa ugari egin dituzte ikasleek. Helburua, sentitzen dituzten emozioak izendatzea eta identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maskara baten sorkuntza izan da. Azkenengo egunetan familientzako maskaren erakusketa egin zuten,…
Read MoreInformatika gustuko duten ikasleentzat MONDRAGON Lanbide Heziketan ibilbide osoa egiteko aukera
Informatika munduan trebatzeko nahia duten DBH4ko eta hasierako Lanbide Heziketako ikasleek, MONDRAGON Lanbide Heziketan ibilbide osoa egiteko aukera dute; Arizmendin Erdi Mailako Zikloarekin hasiz, eta ondoren, Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Zikloa eta Espezializazio Zikloarekin jarraituz. Ibilbide honek aukera anitz zabaltzen dizkio ikasleari: lan mundura, beste Goi Mailako Ziklo batera edo Ingeniaritza ikasketetara. 1000 ikasletik gorak…
Read MoreMagala espazioa: “Eraso jokabidea Haur Hezkuntzan” hitzaldia, maiatzaren 29an
Ikasturtearen amaiarara iristen ari garen honetan, Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan hurrengo hitzaldia eskainiko dugu. Gogoratu, espazio hau Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bairarako herritarrei zabalik ere dagoela; ongi etorriak izango zarete Ikatolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar! Jarraian hurrengo saioaren inguruko informazioa: Gaia: “ERASO JOKABIDEA HAUR HEZKUNTZAN:…
Read MoreUribarri eta Santa Teresa guneko 5 urtekoak Beizaman egon dira elkarrekin
Maitzaren 5ean Uribarri eta Santa Teresako 5 urteko haurrak Beizamara joan ziren elkarrekin gaua pasatzera. Ekintza desberdinak egin zituzten begiraleen laguntzarekin. Bi egun zoragarri pasa zuten elkarrekin!
Read MoreSan Isidro jaien bueltan ekintza desberdinetan murgildu dira Santa Teresako txikienak
Santa Teresak Ziorla auzoarekiko duen atxikimendua izan da ERDUko proiektuaren gai nagusia azken aste hauetan. Honen erakusle dira aurreko egunetan egindako ekintza desberdinak: Saioa Baenak, auzoko jai batzordeko kideak, gunean bertan Maiatzaren 10ean egin zen BTT martxaren inguruko nondik norakoak azaldu zituen. Larunbatean bertan, berriz, familiekin batera auzoko ekintzaren antolaketan parte hartu zuten. Astelehen honetan…
Read MoreUdaberri jaixa Atxabaltan
Joan den larunbatean ospatu genuen Udaberri jaia gure herrian, Aretxabaletan, eta egia esan, ezin genuen egun hoberik eskatu. Eguraldiak lagundu zuen, eta horrek aukera paregabea eman zigun gure ikasleekin, irakasleekin eta familiako kideekin batera gozatzeko. Goizetik iluntzera arte giro ederra izan genuen: txistorra jana eta taberna, tailerrak eta jolasak, musika eta elkarrizketak… denetarik izan genuen. …
Read MoreAuzolana Almenen!
Gure Ikastolako hezkuntza komunitateak beste behin ere bat egin du auzolana egiteko, ingurunea hobetzen jarraitzeko asmoz. Oraingoan, basoa eta aldageletako gune berriak hobetzeko lan egin dugu. Irakasleak, zenbait familia eta ikasle batzuk elkartu ginen, gure espazioen zaintza eta garapenarekiko dugun konpromisoa agerian utziz. Eskerrik asko ilusioz eta gogoz parte hartu zenuten guztioi!
Read MoreJon Sarasua Almeneko LH 3. mailako ikasleekin euskararen inguruan hitz egiten
EUS.JALGI PROIan bete-betean murgildurik gabiltza 3. mailako ikasle zein irakasleok, eta egunetik egunera euskara eta euskalkien inguruan gauza berri eta interesgarriak ikasten ari gara. Aurreko astean Jon Sarasua gurekin izan genuen antzina-antzinakoa den hizkuntza “misteriotsu” honen inguruan jarduten. Berehala piztu zuen jakinmina gure artean eta gaiarekin aurrera egiteko hamaika arrazoi eman zizkigun. Segi dezagun ba!…
Read More