Jon Sarasua Almeneko LH 3. mailako ikasleekin euskararen inguruan hitz egiten
EUS.JALGI PROIan bete-betean murgildurik gabiltza 3. mailako ikasle zein irakasleok, eta egunetik egunera euskara eta euskalkien inguruan gauza berri eta interesgarriak ikasten ari gara. Aurreko astean Jon Sarasua gurekin izan genuen antzina-antzinakoa den hizkuntza “misteriotsu” honen inguruan jarduten. Berehala piztu zuen jakinmina gure artean eta gaiarekin aurrera egiteko hamaika arrazoi eman zizkigun. Segi dezagun ba!
Mila esker Jon!