Auzolana Almenen!

Gure Ikastolako hezkuntza komunitateak beste behin ere bat egin du auzolana egiteko, ingurunea hobetzen jarraitzeko asmoz. Oraingoan, basoa eta aldageletako gune berriak hobetzeko lan egin dugu.

Irakasleak, zenbait familia eta ikasle batzuk elkartu ginen, gure espazioen zaintza eta garapenarekiko dugun konpromisoa agerian utziz.

Eskerrik asko ilusioz eta gogoz parte hartu zenuten guztioi!