San Isidro jaien bueltan ekintza desberdinetan murgildu dira Santa Teresako txikienak
Santa Teresak Ziorla auzoarekiko duen atxikimendua izan da ERDUko proiektuaren gai nagusia azken aste hauetan. Honen erakusle dira aurreko egunetan egindako ekintza desberdinak:
Saioa Baenak, auzoko jai batzordeko kideak, gunean bertan Maiatzaren 10ean egin zen BTT martxaren inguruko nondik norakoak azaldu zituen. Larunbatean bertan, berriz, familiekin batera auzoko ekintzaren antolaketan parte hartu zuten.
Astelehen honetan berriz, auzo alkatetzan egon ziren eta bertan, Judith Delgado eta Jefe jai batzordeko kideen eskutik auzotik eta auzoarentzat egiten duten lanari buruzko azalpenak eman dizkiete.
Ospakizunekin jarraituz, datorren maitzaren 16an ospatuko dute San Isidro eguna Santa Teresan urtero egiten duten ekintza bereziarekin: Danborrada egingo dute auzoko kaleetan zehar!
Ondo pasa San Isidrotan!!
