Guneak
Gaztelupeko DBH 4.mailako artistikako ikasleek graffiti eta mural ikastaroak izan dituzte
Gaztelupeko artistikako ikasleek arte urbanoaren esparruan murgiltzeko aukera izan dute azken asteotan. Aste Santuaren aurretik graffiti ikastaroa jaso zuten, eta horren emaitza gisa, ikastolako laugarren solairuko patioan “Gaztelupe” izenburuko graffiti handi eta koloretsua sortu zuten. Lan honek ikasleen sormena eta talde-lana islatu ditu modu bikain batean. Ikasketa esperientzia horri jarraipena emanez, aste honetan mural tailerra…
Read MoreGURAko familiek “Garapen pertsonala nola landu etxean?” hitzaldian parte hartu dute
Pasa den ostegunean, GURAko familientzako “Garapen pertsonala nola landu etxean?” hitzaldia izan genuen Arimazubin, Maider Hercek gidatua, Saioaren helburua norberaren eta etxeko txikienen barne sendotasunean urratsak emateko laguntza eskaintzea izan zen. Familiek etxean beraien seme-alabekin garapen pertsonala lantzeko aukerak ezagutu zituzten hitzaldian, egunerokotasuneko egoera ezberdinen aurrean erabilgarriak izan daitezkeen ongizate pildora edo geldigune ezberdinak ezagutuz…
Read MoreSan Isidro giroan murgilduta, amonen bisita jaso genuen Santa Teresan
Atzo, San Isidroko PROIaren baitan, bisita oso berezia izan genuen Santa Teresa gunean: gure ikasleen amona diren Arantza Akizu eta Miren Gorostiza etorri ziren, eta beraien txikitako jolasak erakutsi zizkiguten. Asteak daramatzagu San Isidroko jaiei lotutako jarduerak lantzen, eta atzokoa benetan hunkigarria eta aberasgarria izan zen guztiontzat. Gure haurrek aukera izan zuten aspaldiko jolas tradizionalak…
Read MoreGazteluondo eta Santa Teresako 2. mailakoak Hondarribian izan ginen
Pasa den asteartean, Gazteluondo eta Santa Teresako 2. mailako ikasleok Hondarribira joan ginen. Goizean autobusa hartu genuen, eta hamaiketakoa Orion egin ondoren, Pasaiara abiatu ginen. Bertan, Albaola itsas faktoria bisitatu genuen, eta San Juan itsasontziaren historia zein eraikuntza prozesua ezagutu ahal izan genuen. Ondoren, bertan bazkaldu eta arratsaldean Hondarribiko aterpetxera joan ginen. Gauean gaubela ederra…
Read MoreAurrematrikula zabalik da Lanbide Heziketan
1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen dugun zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati), Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein), Politeknika Txorierrik (Derio) eta Arizmendi Ikastolak osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea. 26 titulazio eta 7 espezializazio ikastaro ekaintzen ditugu guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan. Arizmendi Ikastolan: Hasierako, Erdi Mailako eta Goi Mailako…
Read MoreBadator Aretxabaletako Udaberriko jaixa!
Maiatzaren 10ean, larunbata, XIX. Udaberriko Jaixa ospatuko dugu Aretxabaletan. Egun polita antolatu dugu denon artean; ibilaldia, jolasak, taloak, bazkaria, musika, egurrezko jolasak… Negua atzean utzi dugu, lurra esnatu da, udaberrian dena da lore eta kolore, eta denok elkarrekin, guraso, ikasle eta irakasleok umorez eta poztasunez ospatuko dugu egun handia! Jarraian ilusio handiz prestatu dugun egitaraua:…
Read MoreEskoriatzako aitona-amonen biografien lehiaketa
Eskoriatzako Udalak azken urteetan antolatu duen aitona-amonen lehiaketan gure hainbat ikaslek parte hartu dute, eta horietako batzuek saria jaso dute. Bi irabazle nagusi egon dira, eta horietako bat gure ikaslea den June Urtzelai Olabe izan da, 40 euroko saria jasoz. Junek sari-banaketan bere lana irakurri zuen, eta bere aititak lore sorta bat jaso zuen. Horrez…
Read MoreAlmeneko ikasleak “Astean Behin”eko finalean
Almeneko IZENeko ikasleek “Astean Behin” finala jokatu dute gaur, eta honela, 5 astez Bazarako taldeak antolatutako lehiaketari amaiera eman diote. Nagore Biain, Nekane Ciardegi eta Nahia Agirre izan dira irabazleak. Zorionak neskak!
Read MoreSan Andreseko jaiak ospatzeko gogoz auzora irten dira Umezaintzako haurrak
Joan den asteburuan ospatu ziren San Andres auzoko jaiak Arrasaten, giro alaian eta parte-hartze handiarekin. Jai giro horren baitan, Apirilaren 30ean, goizeko 11:00etatik aurrera Umezaintza guneko 3, 4 eta 5 urteko haurrak izan ziren protagonistak. Profesionalen laguntzaz eta Herri Eskola lagunekin batera, auzoko kaleetan zehar kalejira alai eta koloretsua burutu zuten. Txikiek auzoko jaietako zapi…
Read MoreGUNEKO IRUDIAK
2025-2026 IKASTURTEA FAMILIARIZAZIOA Poliki, poliki bagoaz martxa hartzen. https://labur.eus/UribarriFamiliarizazioa – KURTZETXIKI 25/26 Hemen kurtzetxiki taldeko banan banako argazkiak, aupa ekipo! https://labur.eus/Kurtzetxiki2526 – KURTZETXIKI egun bat ikastolan Hon hemen gure laguntxoak egunaz gozatzen! https://photos.app.goo.gl/So8b8vWZyQcJSvmq7 – BESAIDE argi jolasak Argiarekin eta gorputzarekin esperimentatuz primeran pasatu genuen. Itzalak sortuz oso pozik eta gustora ibili ginen. https://labur.eus/Besaideargijolasak – BESAIDE…
Read More