
Aurrematrikula zabalik da Lanbide Heziketan
1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen dugun zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati), Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein), Politeknika Txorierrik (Derio) eta Arizmendi Ikastolak osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea.
26 titulazio eta 7 espezializazio ikastaro ekaintzen ditugu guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan. Arizmendi Ikastolan: Hasierako, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketan eskaintza zabala daukagu. Hasierako Lanbide Heziketan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak; Erdi Mailan, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzaren Zaintza Osagarriak; eta Goi Mailan, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI).
TU Lankiden argitaratutako erreportajea, hemen. Lanbide Heziketa ikasi duten hainbat ikasleren ibilbide arrakastatsuak azaltzen dira bertan.
Gogoratu, datorren ikasturterako aurrematikua epea zabalik dagoela, maiatzaren 5etik 23ra izango da, hain zuzen ere.
Ezagutu gure web gunean Ferixaleku eta Zaldibar guneetan ditugun ziklo guztien berezitasunak. Eta gure eskaintza gertutik ezagutzea nahi baduzu, zure bisita pertsonalizatua eskatu dezakezu, hemen.