Informatika gustuko duten ikasleentzat MONDRAGON Lanbide Heziketan ibilbide osoa egiteko aukera

Informatika munduan trebatzeko nahia duten DBH4ko eta hasierako Lanbide Heziketako ikasleek, MONDRAGON Lanbide Heziketan ibilbide osoa egiteko aukera dute; Arizmendin Erdi Mailako Zikloarekin hasiz, eta ondoren, Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Zikloa eta Espezializazio Zikloarekin jarraituz. Ibilbide honek aukera anitz zabaltzen dizkio ikasleari: lan mundura, beste Goi Mailako Ziklo batera edo Ingeniaritza ikasketetara.

1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen dugun zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak  (Arrasate),  Oñati Gestio Heziketak (Oñati),  Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein), Politeknika Txorierrik (Derio) eta  Arizmendi Ikastolak osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea.

Gogoratu, hurrengo ikasturterako aurrematrikula epea zabalik dagoela, eta maiatzaren 23ra arte luzatuko dela.

Gure Mikroinformatika zikloa gertutik ezagutzea nahi baduzu, eskatu zure bisita pertsonalizatua hemen!