BIZI egunetan murgilduta  izan dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak

Pasa den aste honetan,  BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon dira. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da. 5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera,…

Read More

DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute LH4koentzat

Azken astean zehar, Gaztelupe eta Almen guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz.…

Read More

Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordea martxan da! 

Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordea berriz ere martxan da! Gurasoen artean euskararen erabilera indartzeko helburuarekin, ekimen xumeak egiten dituen taldea gara. Ikasturtea gogotsu hasi dugu eta norabidea marrazten hasi gara iada. Gogoratu batzorde honetan ateak zabalik dituzuela. Animatu eta parte hartu!

Read More

Arane erletegira bisita

Agenda 2030etik Eskoriatzako Mazmela auzoan dagoen Arane erletegira egin dugu bisita. LH2, LH4, LH6 eta DBH2ko ordezkariak joan dira bertara eta Iñaki Zurutuza erlezainarekin saio bat egin dute. Hainbat konturi buruz hitz egiteko aukera izan dute, polinizazioa, zergatik den garrantzitsua prozesu hau gertatzea, erleek nola jokatzen duten erlauntza batetan, zein erle mota dauden, erle asiatikoen…

Read More

LH5ekoen auzolana Almenen

Ikasturte honetako lehenengo PROIan 5.mailako ikasleak kutsadura motak ikertzen ibili dira “Auzotik muduari” PROIaren baitan, galdera gidari honetatik abiatuz: Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean? Gainera, auzolana zer den ikasi dute. Joan zen astean Arimazubikoen auzolanaren albistea argitaratu genuen. Bada, Almenekoek ere auzolan batekin eman diote amaiera PROI honi, Almen auzolanean garbituz.…

Read More

Basabeazpiren 20. urteurrena ospatu dugu Aretxabaletan

Basabeazpi guneak 20 urte bete zituen pasaden ikasturtean eta hori ospatzeko jaialdi jendetsua egin genuen Urriaren 24an Aretxabaletan. Ekintzaz betetako egitaraua antolatu genuen bertako profesional, familia eta haurren laguntzari esker. Ekitaldi txiki batekin eman genion hasiera jaiari eta bertan gonbidatu desberdinek hartu zuten hitza: Txaro Iraeta zuzendari ohiak, gaur egungo zuzendaria den Illart Azkaratek, Gari…

Read More

Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatu zuten 

Asteazken goizean Gazteluondoko DBH1. mailako ikasleek KLIMA Azoka bisitatzeko aukera izan zuten. KLIMA Azoka esperientzia interaktiboa da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko premiaz mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko diseinatua.  KLIMA azoka zazpi karpa tematikoz osatua dago , eta bakoitzak ekintza klimatikoaren hainbat alderdi jorratzen ditu. Jolasen eta dinamiken bidez, parte-hartzaileek funtsezko kontzeptu klimatikoak barneratzen dituzte eta borroka…

Read More

Hizkuntza gutxituen programaren baitan, Garabidekoak Olarten eta Ferixalekuan

Hizkuntzak biziberritzeko programaren baitan, duela gutxi Almen bisitatu zuten Garabidekoek, eta oraingoan Olarten eta Ferixalekuan izan dira.  Urriaren 20an, “hizkuntza gutxituak ikastolan eta munduan” izeneko mahai ingurua izan genuen Olarten familia, lankide eta Garabide elkartetik etorritako lagunekin batera. Euskara eta hezkuntza zein momentutan dagoen ikusteko aukera izan genuen munduko beste hizkuntza komunitateen errealitatea ezagutuz. Hitzaldian…

Read More

Gaztainerre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin

Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin. Santa Teresan laguna dugun Joxe Juan joan zen urtero bezala gaztainak danbolinean erretzera 2, 3 eta 4 urteko haurrekin batera. Uribarrin, berriz, aiton amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre eta ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta gero, elkarrekin, gaztaina erreak dastatzeko aukera izan…

Read More

Naturan Hezten saioa Santa Teresan

Aste honetan Santa Teresako lehenengo eta bigarren mailako ikasleok Antoñara joan gara Naturan Hezten saioei hasiera emateko. Naturgunera heltzeko bidea ezagutzeaz gain, astez aste gidari izango ditugun geldiuneak identifikatu ditugu. Horrez gain, Antoñako eremuan jolas askeaz gozatzeko aukera ere izan dugu. Prest gaude naturak eskaintzen digunarekin esperimentatzeko, jolasteko, ikasteko eta disfru­tatzeko!

Read More