Guneak
LH5eko ikasleok auzolana egin dugu “ Auzotik Munduari” PROI-aren baitan
5.mailako ikasleok “Auzutik Munduari” PROI-a landu dugu. Proiektu honetan “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari eragindako kaltea auzolanean?” galdera gidaria erantzuten ahalengindu gara. Hori horrela izanik, kutsadura mota ezberdinak landu ditugu. Horrekin batera, gure herriko egoera zein den aztertu dugu. Inguruneari eragindako kalteak hobetzeko asmotan auzolana antolatu dugu Arimazubiko ikasleok herriko gune ezberdinetan zaborra jasotzeko.…
Read MoreAbidan dira Ikastolak antolatutako mintzapraktika saioak etxean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleentzat
AEDtik jasotako gonbidapena aintzat hartuta, eta herri mailan martxan jarri den ekimenarekin bat eginez, ikastolak bere ikasleentzat euskaraz komunikatzeko zailtasun handiak dituztenentzat mintzapraktika saioak jarri ditu martxan.Ekimen honen helburua da egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerarik ez duten ikasleei euskaraz entzuteko eta hitz egiteko aukera eskaintzea, hizkuntza erabileraren ohitura eta konfiantza sendotzeko.Mintzapraktika saioak astean behin egiten dira,…
Read MoreMikroinformatika ziklokoek ordenagailuak prestatuko ditzute Yaakar elkartearekin elkarlanean Senegalera bidaltzeko
Ferixalekuko Mikroinformatika heziketa ziklokoek hirugarren urtez proiektu bat eramango dute aurrera Aretxabaletako Yaakar elkartearekin batera. Birziklanet ekimenaren baitan Mikroinformatikako ikasleek inguruko enpresa eta erakundeetatik jasotako ordenagailuak prestatuko dituzte, Yaakar elkartearen bitartez Senegalgo Mbam ikasleen esku jartzeko. Joan zen astean eman zioten hasiera ofiziala proiektuari. Izan ere, Aretxabaletakoak Ferixalekuan izan ziren lehenengo mailako ikasleei ekimenaren berri…
Read MoreGIKAI Heziketa Ziklokoak Tknikak ekintzailetasuna bultzatzeko antolatutako topaketetan izan dira
Tknikak antolatu dituen ekintzailetasuna bultzatzeko topaketetan parte hartu dute Ferixalekuko GIKAI heziketa zikloko 2.mailako ikasleek Enplegagarritasuna II irakasgaiaren baitan. Arabako Parke Teknologikoan izan dira jardunaldiak eta EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeak zeuden deituta bertara. Kultura ekintzailea eta hezkuntza-eremuaren eta enpresa-sarearen arteko lotura indartzen duen ekimen honetan tailerrak, dinamikak eta lankidetza-jarduerak uztartu dituzte ikasleek, ekintzailetzarako funtsezko gaitasunak…
Read MoreBATU DBHkoak BIZI egunetan
DBHko gazteenek, lehenengo PROIa bukatu eta gero, ekin diote BIZI egunetako lanak egiteari. BIZI egunetan, gizartean eragitearekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte askotan. DBH1ekoek zaintzaren garrantziaren inguruan hausnartu dute “Ni, gu, haiek” titulupean garatutako lanetan. Almeneko DBH2koak, berriz, larrialdietan nola jokatu lantzen ibili dira, lehen sorospenak nola egin ikasi ahal izan dute, eta Zubillagako suhiltzaileen…
Read MoreEzkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan
Aurreko larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan. Giro ezin hobean ospatu genuen, eguraldi zoragarria tarteko bertan bildu ginenok jolas desberdinetan aritzeko aukera izan genuen. Eguna hasteko Ezkurtxoren bisita izan genuen, eta ondoren talde desberdinetan banatuta goitibeheretan, ipuin kontaketan, txalaparta jotzen, jolas desberdinetan eta abar parte hartzeko aukera izan genuen. Amaitzeko denok batera mokadutxo bat jan …
Read MoreGarabidekoen bisita Almenen
Garabidekoen bisita izan dugu Almenen. Herrialde askotako pertsonak izan ditugu taldean, eta egoera desberdinetan dauden hizkuntza desberdinen hiztunak izanik honen inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Beraiek gure Ikastolako errealitatea ezagutzeko parada izateaz gain, gure hezkuntza eredua ezagutu eta euskararekin izan dugun esperientzia partekatzeko aukera izan dute. Gunea bistatu ostean ostean, arratsaldea LH4ko ikasleekin pasatu dute.…
Read MoreArimazubiko BAZARA batzordea osatu dugu aurten ere
Dagoeneko martxan da ikasleen BAZARA (euskara) batzordea. Batzorde hau, gunean euskararen erabilera sustatzeko sortutako taldea da. Bertan, ikasleek irakasleen laguntzarekin, euskara bultzatzeko ekintza ezberdinak proposatzen dituzte ikasturtean zehar. Hortaz gain, aurten ere gurasoen euskara batzordea osatzeko lanetan ari gara Arimazubiko familien artean euskararen erabilera indartzeko. Ea denon artean euskararen erabilera areagotzea lortzen dugun!
Read MoreLankide-ohien bisita Almenen
Bisita inportantea izan genuen Almenen pasa den ostegunean. Izan ere, lankide-ohiak bisitan etorri zitzaizkigun gunera eta Almen goitik behera ikusi nahi izan zuten. Erakutsi genizkien azken urteetako aldaketak eta gure proiektu pedagogikoa zertan den ere azaldu ahal izan genien. Oroitzapenez beteta etorri ziren, kastolan lan eta ekarpen asko egindakoak dira denak ere. Beraien irribarra eta…
Read MoreZinemaren bidez adikzioei aurre: Gaztelupeko 4.mailako ikasleak Amaia antzokian
Aurreko astean Gaztelupe DBH 4. mailako gazteak Amaia antzokira joan ziren pelikula bat ikustera. Irudiberria-k elkarteak antolatzen duen adikzio aurretik programaren barruan, aurten ere 3 pelikula ikusiko dituzte ikasturtean zehar. Irudiberria irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, eta antolatutako adikzioa aurretik programan, ikus entzunezkoen bitartez adikzio ezberdinak proposatzen ditu, eta ondoren, ikasleentzako unitate didaktikoak prestatzen…
Read More