BATU DBHkoak BIZI egunetan
DBHko gazteenek, lehenengo PROIa bukatu eta gero, ekin diote BIZI egunetako lanak egiteari. BIZI egunetan, gizartean eragitearekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzte askotan.
DBH1ekoek zaintzaren garrantziaren inguruan hausnartu dute “Ni, gu, haiek” titulupean garatutako lanetan. Almeneko DBH2koak, berriz, larrialdietan nola jokatu lantzen ibili dira, lehen sorospenak nola egin ikasi ahal izan dute, eta Zubillagako suhiltzaileen etxera ere egin dute bisita, hango bizimodua eta funtzionamendua aztertzeko. Gazteluondon, aldiz, “Aniztasuna eta inguruko eragileak” izan dituzte egun hauetan aztergai.
Ekimen honen helburu nagusia da ikasleak guztiok anitzak garela jabetzea, eta eguneroko bizitzan guztiok ditugun erronken inguruan hausnartzea
Hemen dauzkazue han eta hemen ateratako irudiak, eta ondoren, baita bideo polit bat ere:

