GIKAI Heziketa Ziklokoak Tknikak ekintzailetasuna bultzatzeko antolatutako topaketetan izan dira

Tknikak antolatu dituen ekintzailetasuna bultzatzeko topaketetan parte hartu dute Ferixalekuko GIKAI heziketa zikloko 2.mailako ikasleek Enplegagarritasuna II irakasgaiaren baitan. Arabako Parke Teknologikoan izan dira jardunaldiak eta EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeak zeuden deituta bertara. 

Kultura ekintzailea eta hezkuntza-eremuaren eta enpresa-sarearen arteko lotura indartzen duen ekimen honetan tailerrak, dinamikak eta lankidetza-jarduerak uztartu dituzte ikasleek, ekintzailetzarako funtsezko gaitasunak garatzera bideratuta daudenak, hala nola sormena, adimen artifiziala, baloreak, finantzak, STEAM, komunikazioa, marketin digitala eta berrikuntza edo talde-lana.

GIKAIkoak Arabako Parke Teknologikoan