Mikroinformatika ziklokoek ordenagailuak prestatuko ditzute Yaakar elkartearekin elkarlanean Senegalera bidaltzeko
Ferixalekuko Mikroinformatika heziketa ziklokoek hirugarren urtez proiektu bat eramango dute aurrera Aretxabaletako Yaakar elkartearekin batera. Birziklanet ekimenaren baitan Mikroinformatikako ikasleek inguruko enpresa eta erakundeetatik jasotako ordenagailuak prestatuko dituzte, Yaakar elkartearen bitartez Senegalgo Mbam ikasleen esku jartzeko.
Joan zen astean eman zioten hasiera ofiziala proiektuari. Izan ere, Aretxabaletakoak Ferixalekuan izan ziren lehenengo mailako ikasleei ekimenaren berri ematen.
Elkarlan honen bitartez ere, irailean Mbameko 98 ikaslek jaso zituzten ordenagailuak unibertsitate ikasketak aurrera eramateko.