Guneak
HUHEZIko ikasleen bisita izan dugu
HUHEZIko ikasleen bisita izan dugu egunotan Jose Aranan eta Almenen. Unibertsitateko 1. mailako ikasleak ikastolako gune desberdinetan egon dira eta gure hezkuntza eredua ezagutzeko aukera izan dute. Beraien ikasketetan aberasgarriza izango den esperientzia izan dela eta etorkizunean beteko duten lan eta funtzioaren inguruan hausnartzeko balio izan dietela aipatu dute ikasleek.
Read MoreZapatuan, urriaren 18an, Ezkurtxo Eguna ospatuko dugu Apotzagan
Udazkenari ongietorria egiteko, Ezkurtxo eguna ospatuko dugu zapatuan, urriaren 18an, beti moduan, urriko hirugarren aste-bukaeran. Eskoriatzako Akeitako geltokian elkartuko gara goizeko 9:30ean autobusez Apotzagara joateko. Egun berezi hau euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, familia eta lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatu da. Aurtengoa XXV. edizioa izango da, eta Apotzagako elizaren inguruan…
Read MoreFamiliei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio egin ditugu
Joan den astean familiei zuzendutako Closnet aplikazioaren inguruko bi saio eskaini genituen BATU egitasmoan. Closnet ikastetxeetan, irakasleek eta familiek ikasleen gailu digitalen Interneteko nabigazioa gainbegiratzeko eta kontrolatzeko sortutako software-tresna bat izanik, plataforma familien eskura jartzeko arrazoiak, Ikastolan gailu digitalen erabilera nola ikusten dugun eta Closenet aplikazioa nola aktibatu eta erabili azaldu ziren bi saioetan. Bukaeran,…
Read MorePsikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Magala espazioak ikasturte berriari
Urriaren 30ean, osteguna, egingo da ikasturteko lehenengo saioa Uribarri gunean kokatuta dagoen Magala espazio pedagogikoan. Familien eskaerari erantzunez, Psikomotrizitatea izango da jorratuko den gaia. Zer da psikomotrizitatea? Zergatik da garrantzitsua? Nola lantzen da? Zein da helduaren rola? Zein onura ditu? Gaia: Psikomotrizitatea Eguna: Urriak 30, osteguna Ordua: 17:30ean Hizlariak: Ane Otxandiano eta Agurtzane Mujika (psikomotrizistak)…
Read MoreAlmeneko 3 ikasle Polonian, Erasmus + programaren baitan
Astebete egin dute Polonian Mirari Alcaraz, Uxue Oñederra eta Izadi Otaduyk. Aretxabaletako udaletxe eta Gipuzkoako Foru Aldunadiaren ekimena izan da, eta horri esker ezagutu ahal izan dituzte beste lau herrialdetako neskak: Polonia, Turkia, Alemania, Palestina, eta nola ez, Euskal Herria.Astea eman dute elkarrekin, batak bestearen errealitateak ezagutzen. Nolako diren beraien gizarteak eta ohiturak, emakumeen eskubideei…
Read MoreBasabeazpi: 20. urteurreneko ospakizuna
Arizmendiko Basabeazpi guneak 20 urte bete ditu dagoeneko. Urtetan Aretxabaletako ehunka umek egin dituzte ikastolako ibilbideko lehenengo urratsak bertan. Baita urrats irmoekin hasi ere, goizetan atetik sartu eta berehala, Basabeazpin aurkitzen duten konfiantza, zaintza eta errespetuzko giroari esker! Zenbat maitasun, bizipen eta esperientzia bildu dituzten ikastolako gazteenek! Baita bertako giro magikoa Atxabaltako herrira barreiatu ere!…
Read More“Ikastolen lagunak”elkarteko kideak Almenen
Pasa den astean egon ziren Almenen bisitan Ikastolen Lagunak elkarteko kideak. Talde hau Euskal Herri mailan egituratzen hasia da; ikasle-ohi, guraso-ohi eta lankide-ohiek osatzen dute. Beraien helburu nagusia da ikastolen mugimenduarentzako zailak izaten ari diren garaietan, babes olatu bat sustatzen hastea eta, horrekin, ikastolei ekarpena egiten jarraitzea. Almenera etorri ziren beraien proiektuaren berri ematera eta…
Read MoreLanbide Heziketako Erizaintzakoak Iturbideko egoiliarrekin Pertsona Nagusien Naziorteko egunean
Joan zen asteazkenenean, urriaren 1ean, Pertsona Nagusien Nazioarteko egunean, Erizaintza zikloko 24 ikaslek Iturbide Egoitzako egoiliarrekin irteera egin zuten. Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatutako ekimen honetan txistularien musika eta giro ona ez ziren falta izan. Jarraian Mondraberrin eta Goiena.eus eta argitaratutako albisteak.
Read MoreMaritxu Kajoi eguna ospatu dute jai giroan Arrasateko txikienek
Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza desberdinak egin zituzten Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Erdigunekoak kalera irten ziren dotore jantzita Maritxuri abestia abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gunean egin zuten lora eskaintza aurrez margotutako gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotorez jantzita. Eguraldiak lagunduta festa giro ederrean pasatu zuten…
Read MoreGaztelupeko DBH4.mailakoak Elgoibarreko kilometrotako erronkan ederto ibili dira
Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle-talde bat Elgoibarko Kilometroetan izan da igande honetan. Beste 23 Ikastolekin batera erronkan parte hartu dute, eta proba ezberdinetan lehiatu dira. Ez zuten saririk lortu, baina bizitako esperientziarekin gelditu dira, ederki ibili baitziren. Bertan proba ugari izan zituzten: bertsolaritza, kultura, sukaldaritza, orienting-a, soka-saltoa, eskalada, nahaste-borraste (zaku-lasterketa, bizikleta…). Gainera, aurkezpenean egindako dantza…
Read More