Almeneko 3 ikasle Polonian, Erasmus + programaren baitan
Astebete egin dute Polonian Mirari Alcaraz, Uxue Oñederra eta Izadi Otaduyk. Aretxabaletako udaletxe eta Gipuzkoako Foru Aldunadiaren ekimena izan da, eta horri esker ezagutu ahal izan dituzte beste lau herrialdetako neskak: Polonia, Turkia, Alemania, Palestina, eta nola ez, Euskal Herria.
Astea eman dute elkarrekin, batak bestearen errealitateak ezagutzen. Nolako diren beraien gizarteak eta ohiturak, emakumeen eskubideei dagokienez nola kokatzen diren herrialde ezberdinetan, hezkuntzarako aukerak nolakoak diren… Oso esperientzia aberasgarria izan omen da. Jende eta toki interesgarriak ezagututa, berriz ere bueltan dira gure neskak, esperientzia eder honen oroitzapenekin, ohiko bizitzan murgiltzeko prest.