Arane erletegira bisita
Agenda 2030etik Eskoriatzako Mazmela auzoan dagoen Arane erletegira egin dugu bisita.
LH2, LH4, LH6 eta DBH2ko ordezkariak joan dira bertara eta Iñaki Zurutuza erlezainarekin saio bat egin dute. Hainbat konturi buruz hitz egiteko aukera izan dute, polinizazioa, zergatik den garrantzitsua prozesu hau gertatzea, erleek nola jokatzen duten erlauntza batetan, zein erle mota dauden, erle asiatikoen arazoa… Horretaz gain, erlauntza bat barrutik ikusteko aukera ere izan dute, erleak barruan zeudela.
Erlezainen jantzia ere probatu ahal izan dute, eta oso gustora egon dira ikasleak bisitan. Orain beraien lana izango da gelakideei bertan ikusi eta ikasitakoa azaltzea, eta proiektuan aurrera egiteko hurrengo pausuak zehaztea, izan ere, Almenen intsektuentzako hotelak ipintzea dugu helburu. Ikusiko dugu bertan ikasitakoarekin gai garen proiektua aurrera eramateko.
Eskerrik asko Iñaki zure azalpenengatik!
