LH5ekoen auzolana Almenen

Ikasturte honetako lehenengo PROIan 5.mailako ikasleak kutsadura motak ikertzen ibili dira “Auzotik muduari” PROIaren baitan, galdera gidari honetatik abiatuz: Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean? Gainera, auzolana zer den ikasi dute.

Joan zen astean Arimazubikoen auzolanaren albistea argitaratu genuen. Bada, Almenekoek ere auzolan batekin eman diote amaiera PROI honi, Almen auzolanean garbituz. Ekimena urriaren 28an egin zuten hainbat gurasoren parte-hartzearekin. Auzolana aurrera eramateko, aldez aurretik, hiru taldetan banatu ziren: komunikazioa, otordua eta antolaketa. Antolaketakoek materiala, eremuak, taldeak… zehaztu zituzten. Komunikazioan egon zirenek, beste gauza batzuren artean, bideo labur bat sortu zuten. Auzolana bukatu ondoren, merienda gozoa jan zuten, otorduko taldekoek ederto prestatuta.

Primerako eguna pasatu zuten!

LH 5eko auzolana Almenen