Guneak
Afrikako kultura ezagutzen: Basabeazpi, Olarte eta Almeneko ikasleen bisita Arkupen
Martxoaren 4 eta 5ean, aukera ezin hobea izan dugu Almeneko GURAko LH 3.mailakoek, Almeneko Batxiko ikasle batzuek, Basabeazpiko 5 urtekoek eta Olarteko 4 urtekoek, Afrikako emakume Bubia jatorrizko herriaren kosmobisioan erakusketa ezagutzeko Aretxabaletako Arkupen. Erakusketaren sortzailea Bësàkkò biá Rihólé da. 2025eko iraila eta urrian Garabideko truke programari esker, Bubi herria (Ekuatore ginearen menpe) ordezkatzera etorri…
Read MoreEmakume zientzilarien ekarpenak ezagutzen Arimazubin
Emakume Zientzilarien Eguna pasa berri dela eta Martxoaren 8a gerturatzen ari dela aprobetxatuz, guneko guraso den Aitziber Lopezen bisita izan dugu Arimazubin. Aitziberrek “Inventoras y sus inventos” liburua idatzi du eta modu samur eta goxoan, historian zehar emakumeek zientzian egindako ekarpenak zein asmakizunak kontatu dizkigu. Eskerrik asko, Aitziber! Pila bat ikasi dugu zurekin!
Read More[guraso.eus] Amaia Arrieta, Magalako arduraduna: “Magala herritar guztiei irekitako espazio bat da”
Guraso.eus atariak Amaia Arrietari, Arizmendi Ikastolako Magala espazioaren arduradunari, elkarrizketa mamitsua egin dio. Bertan, proiektuaren jatorriaz, helburuez eta duen garrantziaz sakondu dute, gune honek guraso eta hezitzaileentzat eskaintzen duen babesa azpimarratuz. Magala ez da ikastolako barne-proiektu huts bat; herritar guztiei irekitako espazioa da. Bere helburu nagusia familiei eta haurrei hazkuntza prozesuan bidelagun izatea da, konfiantzazko…
Read MoreHarrison Florez (Mikroinformatika zikloko ikasle ohia): “Lanbide Heziketak lan mundurako ateak ireki dizkit”
Arizmendi Ikastolako mikroinformatikako erdi-mailako zikloa amaitu ostean, LKS Infraestructuras IT enpresan egin zituen praktikak Harrison Florezek. Aukera horri esker, lanaldi osoko kontratua lortu zuen bertan goi-mailako zikloa hasi arte. Ondoren, bigarren urtean, DUAL kontratua sinatu zuen LKSrekin, eta harrezkero bertan jarraitzen du lanean informatikari gisa. Zergatik aukeratu zenuen Lanbide Heziketa? Bide akademiko tradizionalak ez ninduen…
Read MoreBatxikoak 2526 Piztu Plaza ekimena antolatzen
Aurten deialdi berezi eta interesgarria jaso dugu batxi 1ekoek Ikastolen Elkartetik. Euskal Herriko ikastola guztietara zabaldu dute Piztu Plaza izeneko ekimena antolatzeko eta bertan parte hartzeko. Helburua da apirilak 25erako ekintza kultural eta artistikoa antolatzea, batxi 1eko ikasleak protagonistak izanez. Hainbat ikastolek eman dute izena ekintza artistikoak prestatzeko eta orain eguna antolatzeko momentua da. Gako…
Read MoreEKKO (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna) programaren saioak martxan
EKKO programa (Eskola Kirola Komunitatea eta Osasuna), LH5 eta LH6 ikasturteetan lantzen da gure ikastolan. Egitasmo honen helburua ikasleei trebezia sozialak garatzen laguntzea da, besteak beste, etorkizunean gehiegizko kontsumoaren aurrean erabakiak egoki eta orekatuak har ditzaten. Programaren zati bat geletan garatzen da, baina gurasoen rola ere ikaragarri garrantzitsua denez gai honetan, beraientzako saioak ere antolatzen…
Read MoreIkastolan HUHEZIrekin harremanetan: hartu eta eman
HUHEZIko fakultatea gertukoa izateak, aukera asko ematen dizkigu elkarrekintzari lekua egiteko. Bi erakundeak gara, gainera, Mondragoneko eredu kooperatiboaren parte, eta bi erakundeok jartzen dugu fokua eraldaketa pedagogikoaren indarrean. Horregatik, maiz gertatzen da batek beste erakundeari laguntza eskatzea proiektu bat inplementatzeko, esperimentatzeko edo gairen baten gaineko bestearen ikuspegia edo errealitatea ezagutzeko. Oraingoan, esate baterako, gure DBH1eko…
Read MoreAlemaniako zaporeak Almeneko basoan: oraingoan LH3koen txanda izan da
Joan den astean LH2ko ikasleekin hasitako bideari jarraituz, oraingoan LH3koen txanda izan da “Naturan Hezten” saio bereziaz gozatzeko. Almeneko basoan eta “Sua” elkargunearen berotasunean, munduko beste txoko bateko ohiturak ezagutzeko aukera paregabea izan dute gure ikasleek. Ikastolako familia alemaniar baten bisitari esker, “Stockbrot” tradizioa hurbiletik ezagutu dute ikasleek. Ohitura denez, makila baten inguruan bildutako ogia…
Read MoreFLL 2026: First Lego League txapelketan egon gara Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde
Larunbatean, otsailaren 28an, 500 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Iturripeko Mondragon Unibertsitateko pabiloietan. Arrasaten jokatu den zazpigarren aldia izan da eta Mondragon Unibertsitateak sekula baino parte-hartzaile gehiago hartu ditu, 800 bat gazte guztira, eta horietatik 500 bat Arrasateko campusean. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak bi egoitza izan ditu: Arrasatekoaz…
Read MoreAlmen Bazara: “Astean behin” lehiaketaren finala
Aurten Bazarako ikasleak fin ari dira ekintzak antolatzen. Badira zenbait aste, “Astean behin” lehiaketa martxan jarri zuteneik, DBH34 eta Batxi 12ko ikasleendako. Bada, aste honetan, klase bakoitzeko irabazleekin finala jokatu dute batxilergoko eremuetan. Batxi 2ko Paule Luengo izan da azkenean irabazlea. Ospatzeko, hamarretako goxo bat egin ahal izan zuten denen artean.
Read More