Batxikoak 2526 Piztu Plaza ekimena antolatzen

Aurten deialdi berezi eta interesgarria jaso dugu batxi 1ekoek Ikastolen Elkartetik. Euskal Herriko ikastola guztietara zabaldu dute Piztu Plaza izeneko ekimena antolatzeko eta bertan parte hartzeko. Helburua da apirilak 25erako ekintza kultural eta artistikoa antolatzea, batxi 1eko ikasleak protagonistak izanez.

Hainbat ikastolek eman dute izena ekintza artistikoak prestatzeko eta orain eguna antolatzeko momentua da. Gako inportante bat da Piztu Plaza eguna Arrasaten egingo dela aurten, apirilak 25ean. Eta, horregatik, gure ikastolako ikasleen lana izango da egun horretan antolatzaile edo gidari lanak egitea.

Egunotan egon dira lanean Almeneko eta Gaztelupeko ikasle bolondresak ikusentzunen mundutik etorritako Aitziber Grados eta Malen Altunaren laguntzarekin.

Piztu Plaza 2526