Ikastolan HUHEZIrekin harremanetan: hartu eta eman
HUHEZIko fakultatea gertukoa izateak, aukera asko ematen dizkigu elkarrekintzari lekua egiteko.
Bi erakundeak gara, gainera, Mondragoneko eredu kooperatiboaren parte, eta bi erakundeok jartzen dugu fokua eraldaketa pedagogikoaren indarrean. Horregatik, maiz gertatzen da batek beste erakundeari laguntza eskatzea proiektu bat inplementatzeko, esperimentatzeko edo gairen baten gaineko bestearen ikuspegia edo errealitatea ezagutzeko. Oraingoan, esate baterako, gure DBH1eko ikasleak egon dira bertan, beraien “EHko Herria” proiektuari hasiera emateko ekintza gisa. Bertan ezagutu ahal izan dituzte Eskoriatzako eraikin berriaren ezaugarriak jasangarritasun eta iraunkortasunaren ikuspegitik.
Beste alde batetik, pasa den astean HUHEZIKO graduko 1. mailako ikasleak izan genituen bisitan, bai Almenen eta bai Jose Aranan. Irakasle izaten hasteko ikasketetan, propio gure ikasleekin garatzeko kultura ekintzak martxan jarri eta dinamizatzaile rolean jardun zuten HUHEZIKoek.
HUHEZIkoen bisitan, ekintza kulturalak garatzen:

