Olarte
Santa Ageda bezpera ospatu dugu gaur
Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…
Read MoreOlarteko 3 urtekoek Ferixalekuko Lanbide Heziketa bisitatu dute
Gorputzaren inguruko proiektuaren lanketaren harira, Olarteko Muru taldekoak Lanbide Heziketako erizaintzako ikasleengana joan ziren bisitan. Gorputzeko atal ezberdinak eta lehen sorospeneko hainbat ezagutza jaso zituzten txikienek Ferixalekuko ikasleen eskutik. Goiz pasa ederra eta interesgarria pasa zuten guztiak elkarrekin. Mila esker bihotzez Lanbideko ikasleei erakutsitako prestutasunagatik!
Read More[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea
Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…
Read More3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Gazteluondon
LH 3.mailako ikasleek “3,2,1…akzioa!” PROIa landu dute, eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu ditugu. Egindako film mutuak Olarteko 4 eta 5 urteko ikasleekin partekatu ditugu. Hauetaz gain, guneko 1.mailako ikasleak ere gonbidatuak izan ziren. Gazteluondo zinema bat izango balitz bezala apaindu, palomitak banatu eta filmak ikusi genituen. Atsalde polita pasa genuen denok elkarrekin!
Read MoreSan Nikolas eguna ospatu zuten Olarte, Umezaintza eta Santa Teresa guneetako txikiek
Ohiturari jarraituz Ikastolako txikienek Abenduaren 5ean San Nikolas eguna ospatu zuten Arrasaten. Umezaintza eta Santa Teresa gunekoek eztarriak berotu eta abestia ozen abestu eta gero bolo-bolo ederra egin zuten gunean bertan. Olarteko haurrak, berriz, kalera irten ziren San Nikolas kantua abestu eta bolo-boloan goxoki pila bat jasotzera. Klikatu hemen Umezaintzako argazkiak ikusteko: Klikatu hemen Santa Teresako…
Read MoreAmaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!
Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia. Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…
Read MoreOlarte eta Umezaintza gunekoak Izenaduban
Duba duba duba duba… IZENADUBA! Olarte eta Umezaintza guneko 4 urteko haurrak Mungiara egin zuten txangoa aurreko ostegunean. Euskal mitologiaren inguruko proiektuari amaiera emateko, Izenaduba baso magikoan murgildu ziren bi taldeak. Bisita gidatu baten bidez euskal mitologiako pertsonaia desberdinak ezagutzeko eta ikusteko aukera izan zuten: Basajauna, Lamia, Galtzagorria, Napo, Tartalo, Mari, Maritxu teilatuko, Aker beltz……
Read MoreBAZARALDIA martxan da!
Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…
Read MoreGaba Baltza: Zer emango zenuke zure arimaren truke?
Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den ostegunean Ikastolan. Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian, bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek. Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gaba Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago; garai ilunaren…
Read MoreMaritxu Kajoi festan murgilduta Arrasateko txikienak
Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza bereziak antolatu genituen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Batzuk kalera irten ziren Maritxuri abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotoreak margotu zituzten guneetan. Festa giro ederrean pasatu zuten ostirala! Uribarri guneko irudiak Santa Teresa guneko irudiak Olarte guneko…
Read More