Olarte
Maritxu Kajoi eguna ospatu dugu Arrasaten
Joan den ostiralean jai giro bikaina nagusitu zen Arrasaten, Maritxu Kajoi eguna zela eta. Ikastolako gune ezberdinetako haurrek elkarrekin ospakizun polit batez gozatzeko aukera izan genuen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Erdiguneko 4 eta 5 urteko haurrak kaleak kolorez eta alaitasunez betetzera irten ginen jantzi dotoreak, lorak, gorbatak,… soinean genituela. Maritxuri abestia abestu…
Read MoreOlarteko 5 urteko haurrak Oñatiko Natur Eskolan izan dira
Olarteko Anbotoko lagunek gogotsu eta ilusioz beteta ekin diogu ikasturte berriari. Aurtengo lehenengo proiektuan hegaztien munduan murgiltzea erabaki dugu, eta zer hobeto inguruko natura hurbiletik ezagutzea baino? Abenturarako gogoz, joan den ostiralean irteera zoragarria egin genuen Oñatiko Natur Eskolara. Bertan, ingurumen-hezitzaileen eskutik, hegaztien inguruko sekretu eta bitxikeria ugari ikasi eta ikusi genituen. Txundituta geratu ginen…
Read MoreIlusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!
Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari. Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez…
Read MoreSan Juan jaien atarian, festa giroa piztu dute ikasleek Arrasaten
San Juan jaien atarian, herrian festa giroa pizteko ordua heldu da. Olarte, Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek Errementari dantza eta danborrada eskaini zituzten Arrasateko kaleetan zehar, jai nagusiei harrera paregabea eginez. Haurren erritmo eta gogoak Seber Altube eta Herriko Plaza lepo betetzea lortu zuten. Familia, lagun eta herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera, plazari sekulako bizitasuna…
Read MoreIkasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn
Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…
Read MoreIkasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak
5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan. Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…
Read MoreBeizama, abentura ahaztezina ikasturteari eta zikloari amaiera emateko!
Ikasturte amaiera iritsi da eta, urteroko ohiturari jarraituz, 5 urteko haurrok esperientzia paregabea bizi izan dugu etxetik kanpo. Beste urte batez, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarteko urduritasun, irribarre eta ilusio kargamentuak Beizamaraino bidaiatu du gaba pasatzera. Natura, lagunartea eta autonomia lantzeko aukera bikaina izan da denontzat! Umezaintza eta Santa Teresako argazkiak Olarteko argazkiak
Read MoreLiburuaren Nazioarteko Egunaren harira, liburuen magiaz bete dira ERDU eta GURA egitasmoetako guneak
Apirilaren 23a data borobila da kultura eta literatura munduan, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen baita mundu osoan. Arizmendi Ikastolan ere ez dugu aukera pasatzen utzi nahi izan, eta aste osoan zehar irakurketa izan da protagonista nagusia gure ERDU eta GURA guneetan. Ikasle, irakasle zein familiak liburuen mundu amaigabean murgildu dira, irakurketari tarte berezia eta pausatua eskainiz.…
Read MoreArgitxoren postontziak arrakasta handia izan du Arrasateko txikien artean
Uribarri, Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan Bazarako helburuekin lerrokatuta “Argitxoren postontzia” dinamika jarri dugu martxan. Postontzia Arrasateko auzo, leku eta paraje desberdinetan egon da kokatuta, haurrei eta familiei herriko toponimia modu ludikoan hurbiltzeko helburuarekin. Guneetako familia eta haurrak pista desberdinen bitartez postontziaren kokapena asmatu behar izan dute. Bilaketa horretan, herriko bazterrak hobeto ezagutzeko aukera…
Read MoreKorrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin. Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…
Read More