Martxan gaude!

Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari!  Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea.  Familia eta haur…

Read More

“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?

Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa.  Zabaldu AMETSA lau haizetara!

Read More

Ikastolako jaia 2024

Ikastolako jaia ospatu genuen Arrasaten pasa den ostiralean. Goizean goiz, lehen hezkuntzako haurrek ginkana bat egin zuten eta ondoren, Olarte guneko 4 eta 5 urtekoek danborrada. Arratsaldeko festaren irekiera 17:15ean egin zen txalaparta saioarekin, eta jarraian, 20. urteurreneko manifestuaren irakurketa egin zuten bi ikaslek. Ordu berean jarri ziren martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna, eta ondoren…

Read More

Ines Osinaga Olarten izan da

San Juan jaiak gertu daudela eta, Olarteko haurrek bertako gurasoa den Ines Osinagaren bisita izan zuten. Errementari dantza eta erraldoien kantuak abestu eta dantzatu zituzten. Benetan atsalde polita bizi izan genuena! Eskerrik asko Ines! Gozatu San Juan jaiak!

Read More

Garagunekoak Olarten egon dira

Atzo, urteroko bisita izan genuen Olarten. Garagunekoak goiz pasa etorri ziren, eta 4 – 5 urteko haurrei ipuinak kontatzen aritu ziren. Primeran pasa genuen elkarrekin!! Eskerrik asko Garaguneko gure lagunei eta hurrengora arte!

Read More

Umezaintzako  eta Olarteko  5 urteko haurrak Gazteluondo gunea ezagutzen izan dira 

Joan zen astean Uribarriko eta Umezaintzako taldeko haur batzuk Arimazubi ezagutzera joan ziren bezala, oraingoan Olarte eta Umezaintzako 5 urtekoen txanda izan da. Gazteluondon LHko ibilbidea egingo dutenekin egon ziren gunea bertatik bertara ezagutzen. Ongi etorri bikaina egin zieten Gazteuondo profesional zein ikasleek! Eskerrik asko eta laster arte!Jarraian irudiak

Read More

HERRIA KANTARI jaialdia egin genuen zapatuan

Zapatuan Olarte, Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneko ikasleak Arrasate erdiguneko kaleetatik abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen ibili ziren HERRIA KANTARI ekimenaren baitan. Abestu bakarrik ez, kalejira eta dantzarako tartea ere izan zuten. Herriko plazan eman genion hasiera ekitaldiari, eta ondoren talde bakoitzak erdialdeko bi gunetan abestu zuen; Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri plaza…

Read More

Liburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan

Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…

Read More

KORRIKA txikiarekin batera eman genien ongi etorria oporrei

Aste osoan zehar ibili ginen ikastolan KORRIKAren 23.edizioaren bueltan ekintza ezberdinetan murgilduta. Martxoaren 22 eta 23 arteko gabean KORRIKA gure bailarako herrietatik igaroko zen, eta ohitura izaten den bezala, egun berean herriko txikientzat KORRIKA TXIKIA antolatzen da eragile ezberdinen arteko elkarlanarekin. Arrasaten, Aretxabaleta zein Eskoriatzan, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten KORRIKA…

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu.   Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…

Read More