Ikastolako jaia 2024
Ikastolako jaia ospatu genuen Arrasaten pasa den ostiralean. Goizean goiz, lehen hezkuntzako haurrek ginkana bat egin zuten eta ondoren, Olarte guneko 4 eta 5 urtekoek danborrada.
Arratsaldeko festaren irekiera 17:15ean egin zen txalaparta saioarekin, eta jarraian, 20. urteurreneko manifestuaren irakurketa egin zuten bi ikaslek. Ordu berean jarri ziren martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna, eta ondoren denetariko ikuskizunak izan ziren protagonista. Aurtengo nobedadea lurralde ezberdinetako jakien eskaintza izan zen, izan ere urteroko taloez gain, Venezuela, Portugal eta Marokoko jakiak ere eskaini ziren. Tarte batean argia joan bazen ere, ez zen oztopo izan jaiarekin aurrera egiteko. Egunari amaiera emateko, ikastolako gurasoa den DJ Erikek saioa eskaini zuen.
Primeran pasatu genuen!