Arrasateko ERDUkoak txotxongiloen erakusketan izan dira

Arrasateko HHko 4 eta 5 urtekoak azken asteetan Kulturaten izan dira txotxongiloen erakusketa bat ikusten. Mota ezberdinetako harizko txotxongiloak ikusi dituzte bertan, ametsen espazioetan diharduten txotxongiloak. Erakusketa honetan txotxongiloek irudimenaren hariak askatzen dituzte eta ametsek gorputz itxura hartzen dute . Liluratuta geratu dira gure haur guztiak! OLARTE GUNEKO IRUDIAK: URIBARRI GUNEKO IRUDIAK: SANTA TERESA GUNEKO…

Read More

BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” formazioa familiei

BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” izenburupean, 2 orduko formazio saioa izan da gaur , otsailak 22,  Gazteluondo gunean. Formazioa, Arrasateko HHko eta LH 1- 4.mailako  familiei zuzendutakoa izan da.  Aniztasunean formatzen ekin diogun bidearen lehen urratsa izan da gaurkoa eta apirilean profesionalen txanda izango da.  Denok elkarrekin bidea egingo dugulako! 

Read More

Arimazubikoak Haur Hezkuntzako guneetan izan dira ipuinak kontatzen

Aurreko ostegun eta ostiralean, Arimazubiko LH5 eta 6ko ikasleak Arrasateko haur hezkuntzako guneetan izan ziren ipuinak kontatzen; Umezaintzan, Uribarrin eta Olarten hain zuzen ere. Arimazubin, BATUko ikasleak BIZI egunak izan zituzten pasa den astean eta egun horietan zehar haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide lantzen eta praktikatzen ibili ziren. Lanketa…

Read More

Ederto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!

Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…

Read More

Porrotxin Santa Teresan eta Olarten izan da

Inauteriak  ospatzeko gure ikastolako guneetan ekintza ezberdinak izan ditugu.  Santa Teresan eta Olarten Porrotxinen bisita izan zuten aurreko astean eta aste honetan zehar. Dantza , barre eta jolas ugari egin zuten berarekin batera. Egun bikaina benetan! Eskerrik asko Porrotxin eta zure hurrengo bisitaren zain geratzen gara!  SANTA TERESAKO IRUDIAK: OLARTEKO IRUDIAK:

Read More