Olarte
Olarteko 4 urteko haurrek Umezaintzako menditxoa bisitatu dute
Olarteko 4 eta 5 urtekoekin auzolan bat egiteko asmoa dugu, guneko kanpo espazioan Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixka desberdinak ereiteko. Hori dela eta, Olarteko 4 urteko haurrak, jolastokia biziberritzeko proiektuaren harira, patinetez Umezaintzara joan dira goiz pasa. Umezaintzan 4 eta 5 urteko haurrekin elkartu eta menditxoan egon dira bertan ditugun zuhaitz ezberdinak ezagutzen eta naturan jolasean.…
Read MoreGaba baltza ospatu dugu Ikastolan!
“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…
Read MoreHizkuntza gutxituen programaren baitan, Garabidekoak Olarten eta Ferixalekuan
Hizkuntzak biziberritzeko programaren baitan, duela gutxi Almen bisitatu zuten Garabidekoek, eta oraingoan Olarten eta Ferixalekuan izan dira. Urriaren 20an, “hizkuntza gutxituak ikastolan eta munduan” izeneko mahai ingurua izan genuen Olarten familia, lankide eta Garabide elkartetik etorritako lagunekin batera. Euskara eta hezkuntza zein momentutan dagoen ikusteko aukera izan genuen munduko beste hizkuntza komunitateen errealitatea ezagutuz. Hitzaldian…
Read MoreMaritxu Kajoi eguna ospatu dute jai giroan Arrasateko txikienek
Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza desberdinak egin zituzten Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Erdigunekoak kalera irten ziren dotore jantzita Maritxuri abestia abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gunean egin zuten lora eskaintza aurrez margotutako gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotorez jantzita. Eguraldiak lagunduta festa giro ederrean pasatu zuten…
Read MoreIkastola bizitzaz bete da berriz!
Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…
Read MoreSan Juanen atarian danborrada ospatu dute Olarteko txikiek
Ekainaren 13an Olarteko 4 eta 5 urtekoek danborrada ospatu zuten Arrasateko kaleetan zehar. Olartetik irten eta Sebero plazara abiatu ziren lehenengo; jarraian Sebero plazatik Herriko plazara joan ziren eta bertan eman zioten ekitaldiari amaiera. Gogor astindu zituzten danborrak txikiek! San Juan jaien atarian herria girotzeko ekintza bikaina eta jendetsua izan zen!
Read MoreOlarteko 3 eta 4 urtekoak Galartzara egun pasa joan dira
Olarte guneko Muru eta Udalaitz taldeko haurrak Galartzara eguna pasatzera joan ziren pasaden ostiralean. Galartzara iritsi bezain pronto Etxe Zuri baserrira joan ziren oinez bertako abereak ikustera: ardiak, astoa, oiloak, katuak.. eta abar. Horren ondoren bertako opila eta gazta erosi zuten eta Galartzara bueltatu ziren, bertan norberak etxetik eramandako bazkaria bazkaltzeko. Indarrak hartu ondoren ipuin…
Read MoreOlarte guneko 5 urteko haurrak Beizaman egon dira
Olarte guneko 5 urtekoak Beizamara gaua pasatzera joan ziren pasaden ostegunean. Beizamako aterpetxean lo egin zuten eta ekintzaz beteriko bi egun pasa zituzten bertan: baserriko abereak ikustera joan ziren, ortuko barazki desberdinak ezagutu zituzten, ogia egin zuten…etab. Egonaldi berezia eta aberasgarria izan zen haurrentzat!
Read MoreJolastokia biziberritzeko bigarren auzolana Olarten
Olarte guneko profesional eta familiak pasa den larunbat goizean elkartu ziren jolastokia biziberritzeko bigarren auzolan bat egiteko. Ekimen horren helburua guneko jolastokiaren egoera hobetzea eta haurrek seguru eta goxo jolasteko gune atseginago bat eskaintzea izan da. Auzolanaren bitartez, parte-hartzaileek hainbat lan burutu zituzten: hormak margotu eta tipiak, lorontziak, hondar-kutxa…eraiki eta sortu zituzten besteak beste. Giro…
Read More“Zenbat dira hizkuntzak?” hizkuntza ekosistemaren inguruko erakusketa eta ekitaldia ospatu dute Olarte gunekoek
Arizmendi Ikastolako Bazara egitasmoko helburuetako bat munduko identidadeak eta kulturak lantzea da ikasturte honetan. Bizipen eta emozioetatik egin dugu lanketa; mundua ikusteko euskal begiradatik. Modu honetan hizkuntza gutxituak eta ez gutxituak parean jartzen ditugu eta elkarrekin berdinkideen ekosistema bat sortzen dugu, euskara harrera hizkuntza bihurtuz. Zeren arabera begiratzen diogu beste hizkuntza eta kultura batzuei gure…
Read More