Jolastokia biziberritzeko bigarren auzolana Olarten

Olarte guneko profesional eta familiak pasa den larunbat goizean elkartu ziren jolastokia biziberritzeko bigarren auzolan bat egiteko. Ekimen horren helburua guneko jolastokiaren egoera hobetzea eta haurrek seguru eta goxo jolasteko gune atseginago bat eskaintzea izan da. 

Auzolanaren bitartez, parte-hartzaileek hainbat lan burutu zituzten: hormak margotu eta tipiak, lorontziak, hondar-kutxa…eraiki eta sortu zituzten besteak beste. Giro ona eta lankidetza sustatuz hamarretako on batekin borobildu zuten goiza. Auzolanak komunitatearen arteko loturak estutzeko balio izan zuen, elkarlana oinarri hartuta.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten familia guztiei! Denon artean egiten dugu Ikastola!

Olarteko jolastokia berrizteko bigarren auzolana 2025