“Zenbat dira hizkuntzak?” hizkuntza ekosistemaren inguruko erakusketa eta ekitaldia ospatu dute Olarte gunekoek

Arizmendi Ikastolako Bazara egitasmoko helburuetako bat munduko identidadeak eta kulturak lantzea da ikasturte honetan. Bizipen eta emozioetatik egin dugu lanketa; mundua ikusteko euskal begiradatik. Modu honetan hizkuntza gutxituak eta ez gutxituak parean jartzen ditugu eta elkarrekin berdinkideen ekosistema bat sortzen dugu, euskara harrera hizkuntza bihurtuz. Zeren arabera begiratzen diogu beste hizkuntza eta kultura batzuei gure euskalduntasun eta Ikastola izaeratik?

Gauzak horrela, Olarte guneko hizkuntza komunitate guztiekin 2 astetako proiektu bat garatu genuen Udaberriko oporren aurretik. Apirilaren 10ean gure hizkuntzen bueltan egun osoko erakusketa bat egin, arratsalde horretan egindako ekitaldi batekin eguna borobildu genuen.

Olarten dauden 15 hizkuntzak entzun eta ikusteko aukera egon zen erakusketako bideo batean, “maite zaitut” eta “nik edo guk bebai” hizkuntza desberdinetan esanez. Bestalde, hizkuntza horiek munduan duten hiztun kopuruaren araberako tamaina, zein Olarte gunean dutena ikusi ahal izan genuen haurrek egin zituzten eskulanen bitartez; denak baitira handiak eta txikiak leku edo egoeraren arabera, baina denak gureak. Horrez gain, azkenengo hilabeteetan Arrasateko auzo ezberdinetan egon den Argitxoren postontzian jasotako haurren lanak ere bertan egon ziren erakusgai, eta baita sorkuntzarako txoko bat ere.

Ekitaldiri dagokionez, Argitxorekin batera proiektua biribiltzen zuen abestia kantatu genuen, eta gainera, Jon Sarasuak sortutako “Zenbat dira hizkuntzak?”, abestia gure guneko 4 amekin abestu genuen guztiok elkarrekin.

Mila esker Lemina Mohamed, Katia Martin, Meriem Bleila eta Ines Osinaga musikariei, eta bertaratu zineten guztioi! Jaialdi paregabea izan zen!

Mondraberrin argitaratutako albistea, hemen.

"Zenbat dira hizkuntzak?" kulturartekotasun jaialdia Olarten 2025