Jose Arana eta Basabeazpiko 5 urteko haurrak Galartzan

Aurreko astean Galartzan egon ginen Basabeazpiko eta Jose Aranako haurrak elkarrekin. 5 urteko gelakoak Galartzara joan ginen eta gure artean gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Gaba bat bertan igaro genuen gainera, eta jolas eta ekintza pila bat egin genituen. Ikastolan garrantzi handia ematen diogu familiarizazioari, eta datorren ikasturtean Almenen elkartuko direnez, familiarizazio prozesu horretan laguntzeko…

Read More

Korrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko

Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin.  Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…

Read More

Ikastolatik Korrikara goaz!

Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita  Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…

Read More

Martxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan

Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…

Read More

Ikastolan HUHEZIrekin harremanetan: hartu eta eman

HUHEZIko fakultatea gertukoa izateak, aukera asko ematen dizkigu elkarrekintzari lekua egiteko. Bi erakundeak gara, gainera, Mondragoneko eredu kooperatiboaren parte, eta bi erakundeok jartzen dugu fokua eraldaketa pedagogikoaren indarrean. Horregatik, maiz gertatzen da batek beste erakundeari laguntza eskatzea proiektu bat inplementatzeko, esperimentatzeko edo gairen baten gaineko bestearen ikuspegia edo errealitatea ezagutzeko. Oraingoan, esate baterako, gure DBH1eko…

Read More

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa

Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta.  Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…

Read More

TANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!

Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…

Read More

Urdelardero eguna  Eskoriatzan

Urteroko ohiturari jarraituz Urdelardero eguna ospatu dugu Eskoriatzan. Jose Aranako 3-4-5 urtekoak eta Almeneko LH1 eta 2. mailako ikasleak kaleetan zehar kantuan ibili dira. Ziria janari goxoz bete eta ihauteriak badatozela ospatzeko poz-pozik abiatu dira Eskoriatzara. Adin bakoitzeko haurrak zonalde batetan kantuan ibili ostean guztiak batera plazan elkartu dira eta denek batera abestu dute. Oso goiz…

Read More

Lurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan

Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…

Read More

Kinttuen bisita jaso dugu Basabeazpi, Jose Arana eta Almen guneetan

Urtero bezala, aurten ere etorri dira bai Atxabaltako eta bai Eskoitzako kinttuak, Santa Ageda kantuan Basabeazpi, Jose Arana eta Almenera. Dotore jardun dute guztiek ere kantu eta dantzan. Pozgarria izaten da bai ikasle eta bai irakasleendako beraiek ikustea. Guneko gazteenek bereziki gozatzen dute, eta “aufa eta aufa” aritzen dira banakoa dantzatzen dutenean. Ikasle-ohiak ikusteko elkargunea…

Read More