Jose Arana
Ederra izan zen zapatuko Ezkurtxo Eguna!
Pasa den zapatuan Ezkurtxo Eguna ospatu genuen Eskoriatzan. Eguraldi euritsua izan bagenuen ere, jende mordoxka elkartu ginen herriko txoko ezberdinetan jolasaz gozatzeko eta, bide batez, Jose Arana pertsonaia zein bere ekarpen historikoa hurbilagotik ezagutzeko. Egunak ekintza ugarirekin utzi zigun gozamenerako tartea: txapak eta tiragomak egiteko tailerrak, goitibeherak, ipuin eta istorio-kontaketak, trikitilarien kalejira indartsua, mokadu goxoa,…
Read MoreGure alea jarri dugu Zizurreko Nafarroa Oinezen, lanean zein festa-giroan
Aurten ere Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako (Iruten) komunitateko kideekin talde ederra osatu dugu eta Nafarroa Oinez egunean egon gara lanean, eguna bera aurrera ateratzeko bolondresen artean jardunez. Xolomo, piper, patata-frijitu, ogi mozketa eta edarien artean egin genuen eguna: lana franko eginez, umorez eta horrelakoetan sortzen den giro goxoan murgilduta. Hemen eguneko irudiak:
Read MoreBadator Ezkurtxo Eguna! Jose Arana gogora ekarriz eta Eskoriatzako txokoak bizitzaz betez
Iritsi da urriko hirugarren zapatua, eta berarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Zapatuan, urriaren 17an Eskoriatzan elkartuko gara berriz ere, festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Jose Arana guneko haurtxotekan sortutako jaia da Ezkurtxo Eguna, eta urtez urte Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko aukera paregabea eskaini digu. Iazko 25. urteurrenean elizate guztietatik igaro ondoren,…
Read MoreEzkurtxo Eguna ospatuko dugu urriaren 17an Eskoriatzan, aurtengoan Elizateetatik herrira jaitsita!
Udazkenarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Aurten urriaren 17an elkartuko gara Eskoriatzan festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Iazko 25. urteurrenaren ondoren, aurtengo edizioak egitura berezi eta berritua izango du: festa Elizateetatik herrigunera jaitsiko da. Jose Aranaren historia oinarri hartuta, Eskoriatzako txoko ezberdinetan zehar hedatuko da eskaintza, herriko kaleak eta espazioak bizitzaz betetzeko.…
Read MoreIlusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!
Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari. Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez…
Read MoreIkasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn
Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…
Read MoreIkasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak
5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan. Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…
Read More28. Ferixia ospatu dugu asteburuan
Eguraldi goxoaren laguntzarekin ospatu ahal izan dugu aurte ere Eskoitzako Ferixia. Herri osoan eragiten duen festa da Ferixia. Azoka koloretsu, bizi eta erakargarria izaten da ardatza; aurten ere, goiz erditik aurrera kaleak jendez bete ziren eta gure herrietako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan zituzten; haur eta gazteek 27 txorimalo eraikitzen jardun zuten; puzgarriak…
Read MoreEskoriatzako 28. Ferixarako dena prest daukagu!
Datorren zapatuan, ekainaren 6an, Eskoriatzako herriko plazak eta txokoek urteroko festa giro berezia hartuko dute. Aurten ere, ilusio handiz, Eskoriatzako 28. Ferixie antolatu dugu Arizmendi Ikastolatik, eta gure komunitateko kideak zein herritar guztiak gurekin batera ospatzera gonbidatu nahi ditugu. Eskualdeko eta kanpoko 80 bat postulari elkartuko ditugu goizeko 10:00etatik aurrera; plaza inguruan ibiltzen zaretenok baserriko…
Read MoreJose Aranako 2 urtekoak errota ezagutzera
Aurreko astean irteera oso berezia egin genuen Jose Aranako 2 urteko haurrekin herriko errota ezagutzeko. Goiz pasa ederra egin genuen eta Eskoriatzako errota barruko sekretuak bertatik bertara ikusteko aukera bikaina izan genuen. Normalean itxita egoten den arren, gure txikitxoen bisitarako bereziki zabaldu ziguten; beraz, zorte handia izan genuen! Gure haurrek oso ondo pasatu zuten, asko…
Read More