Jose Aranakoek lehen sorospenetako tailerra jaso dute Lanbide Heziketakoen eskutik

Aurreko astean gure Ikastolako Osasun larrialdiak heziketa zikloko 2.mailako ikasleak etorri ziren Jose Aranara, 4 eta 5 urteko haurrekin lehen sorospenen tailerra egitera.  Asko ikasi zuten gure txikiek eta esperientzia polita zein aberasgarria izan zen denontzat. Iruditzen zaigu garrantzitsua dela Ikastolan horrelako gaiak txikitatik lantzea. Eskerrik asko posible egin zenuten guztioi!

Read More

Gozatu jaiak eta Urte Berri ON!

Konturatzerako, 2025a agurtzeko garaia iritsi zaigu. Erronka handien urtea izan da hau, eta ilusio berriekin hartuko dugu 2026a. Datorren urtean ere, elkarrekin jarraituko dugu herria eraikitzen; pertsonok komunitatean eta euskaraz. Egun hauetan Ikastolako ERDUko (Haur Hezkuntza) egutegi laboralak eta GURAko (Lehen Hezkuntza) zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute. Uribarri guneko Magala espazioa, berriz, itxita egongo da…

Read More

Olarte, Umezaintza eta Jose Aranako haurrak Izenaduban izan dira!

DUBA, DUBA, DUBA, DUBA… IZENADUBA!!! Beste urte batez gabonen atarian Olarte eta Umezaintzako 4 urteko eta Jose Aranako 5 urteko haurrak Mungian kokatuta dagoen Izenaduba basoa ezagutzera joan dira egun pasa. Izenaduba euskal pertsonaien ingurune natural paregabea izateaz gain, Olentzero eta Mari Domingiren etxea ere bada. Bertan gure kulturako pertsonaia mitologiko erreferenteei aurpegia eta ahotsa…

Read More

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan

Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik,…

Read More

Jose Aranako 3 urtekoak Udal Liburutegian

Aurreko astean Jose Aranako 3 urteko gelakoek Udal Liburutegira egin zuten irteera. Bertan liburu desberdinekin gozatzen izan ziren. Bidean merkatutik ere pasatu ziren bertako jakiak eta produktuak ikusteko. Benetan gustura egon zirela!

Read More

Badator BAZARALDIA!

Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…

Read More

Gaba baltza ospatu dugu Ikastolan!

“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…

Read More

Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan

Aurreko larunbatean Ezkurtxo eguna ospatu genuen Apotzan. Giro ezin hobean ospatu genuen, eguraldi zoragarria tarteko bertan bildu ginenok jolas desberdinetan aritzeko aukera izan genuen. Eguna hasteko Ezkurtxoren bisita izan genuen, eta ondoren talde desberdinetan banatuta goitibeheretan, ipuin kontaketan, txalaparta jotzen, jolas desberdinetan eta abar parte hartzeko aukera izan genuen. Amaitzeko denok batera mokadutxo bat jan …

Read More

HUHEZIko ikasleen bisita izan dugu

HUHEZIko ikasleen bisita izan dugu egunotan Jose Aranan eta Almenen. Unibertsitateko 1. mailako ikasleak ikastolako gune desberdinetan egon dira eta gure hezkuntza eredua ezagutzeko aukera izan dute.  Beraien ikasketetan aberasgarriza izango den esperientzia izan dela eta etorkizunean beteko duten lan eta funtzioaren inguruan hausnartzeko balio izan dietela aipatu dute ikasleek.

Read More

Zapatuan, urriaren 18an, Ezkurtxo Eguna ospatuko dugu Apotzagan

Udazkenari ongietorria egiteko, Ezkurtxo eguna ospatuko dugu zapatuan, urriaren 18an, beti moduan, urriko hirugarren aste-bukaeran. Eskoriatzako Akeitako geltokian elkartuko gara goizeko 9:30ean autobusez Apotzagara joateko. Egun berezi hau euskara eta irakurzaletasuna sustatzeko, familia eta lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatu da. Aurtengoa XXV. edizioa izango da, eta Apotzagako elizaren inguruan…

Read More