Urdelardero eguna  Eskoriatzan

Urteroko ohiturari jarraituz Urdelardero eguna ospatu dugu Eskoriatzan. Jose Aranako 3-4-5 urtekoak eta Almeneko LH1 eta 2. mailako ikasleak kaleetan zehar kantuan ibili dira. Ziria janari goxoz bete eta ihauteriak badatozela ospatzeko poz-pozik abiatu dira Eskoriatzara.

Adin bakoitzeko haurrak zonalde batetan kantuan ibili ostean guztiak batera plazan elkartu dira eta denek batera abestu dute.

Oso goiz polita pasatu dugu eta gure herrietako ohiturak mantentzeko gure aletxoa ipini dugulakoan, denok pozik!

Orain ihauterien txanda izango da laister. Oso ondo pasatu denok!

WhatsApp Video 2026-02-12 at 13.57.26