Jose Arana
‘Almenera Belaxe’ zerbitzu berria martxan!
Ikasturte honetan zerbitzu berri bat jarri dugu martxan gure Ikastolan: Almenera, Eskoriatzatik eta Aretxabaletatik, patinetez edo oinez etortzeko taldeak sortu dira, LH1 etik LH4rako ikasleentzat. Goizeko 8:30etan Basabeazpin edota Jose Aranan elkartzen dira taldeak eta hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera etortzen dira. Hau horrela, gure haurren artean ohitura osasuntsuak sustatzeko, mugikortasun jasangarri baten alde egiteko,…
Read MoreIkasturteari bukaera Aretxabaleta eta Eskoriatzan
Gaur eman diogu amaiera ikasturteari giro ederrean! Egun berezia izan da: bizikleta eta patinete lasterketak, urarekin jolasak, futbol partida beroa, irakasleekin azken momentu goxoak, barre algarak, besarkadak eta lagun arteko konplizitatez betetako uneak. Eskerrik asko bihotzez ikasturte honetan bidelagun izateagatik: ikasle, familia, hezitzaile eta langile guztiei. Guztion artean osatu dugu aurten egindako guztia, eta gaurko…
Read MoreAlmeneko LH 5ekoak Jose Aranan eta Basabeazpin
Almeneko bosgarren mailako ikasleak Jose Arana eta Basabeazpi guneetara joan gara, hurrengo ikasturtean Lehen Hezkuntzako 1. mailara etorriko diren umeak ezagutzeko. Helburua harreman goxoa sortzea izan da, eta horretarako hainbat jolas eta jarduera partekatu ditugu. Irailean, seigarren mailako ikasleak izango dira haien bidelagunak, eta jada lehen harremanak sortzen hasi gara. Esperientzia oso aberasgarria eta atsegina…
Read MoreJose Aranako jaialdi berezia
Aurreko ostegunean ikasturte amaierako jaialdia izan genuen Jose Aranan, San Juan eta San Pedroei ongi etorria eginez. Argitxoren bisitarekin eman genion amaiera ospakizunari! Primeran pasatu genuen!
Read MoreEskoitzako 27. Ferixie ospatu genuen zapatuan
Ikastolako makina bat profesional, guraso eta ikaslek urratsez urrats eraikitako eguna da Ferixie; Ikastola, elkarlana, herria eta euskara. Ferixaren 27. edizio honetan 88 postulari egon dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izan da. Goizeko 9:00tan emango zitzaion hasiera egunari etxaflero jaurtiketa…
Read MoreEskoriatzako 27. Ferixie ospatuko dugu zapatuan
Ekainaren 7an, zapatua, ospatuko da Eskoriatzako 27. Ferixie. Aurten 88 postulari egongo dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria eskainiko dituzte, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izango da. Goizeko 9:00tan emango zaio hasiera egunari etxaflero jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan ferixako postuak irekiko dira eta jarraian, ekintzak…
Read MoreKanpo espazioa eraldatzeko Auzolana Jose Aranan
Ostiral arratsaldean, auzolana egin genuen Jose Aranan, kanpo espazioa eraldatzeko asmoz. Familia ugari gerturatu ziren, eta emaitza polita lortu genuen! Ekintza honek gure komunitatearen kontzientzia eta elkarlana indartu zituen, guztion artean espazio atseginago bat sortuz. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! Denon artean egiten dugu Ikastola!
Read MoreGUNEKO IRUDIAK
2025-2026 IKASTURTEA IKASTURTE HASIERA JOSE ARANANBi hilabete hauetan zehar hasiera eman diogu ikasturte berriari, ilusioz eta indarrez!https://labur.eus/ikasturtehasieraJAn – EZKURTXO APOTZAGANHaur, familia zein profesional ugari elkartu gara Ezkurtxo egunean Apotzagan. Giro ederrean pasatu dugu zapatu goiza! https://labur.eus/EzkurtxoApotzagan – ASTE BALTZA HIRU URTEKO GELANHiru urteko gelakoek ekintza mordoxka egin dituzte aste baltzaren bueltan.https://labur.eus/Astebaltzahiruurtekogelan – FAMILIARIZAZIOA BI URTEKO GELANBi…
Read MoreM8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…
Read MoreEderto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!
Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…
Read More