Urdelardero eguna ospatu dugu Eskoriatzan

Urtero bezala, Urdelardero eguna ospatu dugu Eskoriatzan. Otsailaren 27an herria ziriz eta alaitasunez bete eta egun zoragarria pasa genuen. Jose Aranako haurrez gain, Almeneko 1.ziklokoak ere egon ziren ospakizunean. Oso egun polita izan zen!

Read More

Almeneko DBH2koak Eskoriatza eta Aretxabaletan

Astelehen goizean, Almen guneko DBH2ko ikasleak herrietara joan ziren bertako ikastolako ikasleekin batera Txinpartak Hauspotuz kanpaina aurrera eramateko. On Fire PROIan gure energia kontsumo ohituran aldaketa kolektibo baten beharra dagoela konturatu dira ikasleak, eta horren inguruan kontzientzi hartzeko herritarrek kanpaina hori aurrera eraman zuten. Bi herrietan honako ekintzak eraman ziren aurrera: aurkezpena, energiarekin lotutako jolasak,…

Read More

Eskoriatzako eta Aretxabaletako kinttoak gure guneetan 

Urtero bezala, aurten ere kinttoek gure ikastetxeak bisitatu dituzte, tradizioari jarraituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzako kinttoak Almenera, Jose Aranara eta Basabeazpira bertaratu dira, euren kantuekin eta jai-giroarekin gure egunerokoa alaitzeko. Kinttoek herriko plazetan, kaleetan eta auzoetan giro aparta sortu dute. Kantuak, dantzak eta algarak ez dira falta izan, eta gure guneetako haur eta helduek gustura jaso…

Read More

Euskararen eguneko Almeneko batxilergokoen bideoa

Euskararen egunerako Almeneko Batxilergoko neska talde batek ondorengo bideo polit hau sortu zuten Almeneko, Jose Aranako eta Basabeazpiko ikasleekin batera. Gozatu!?? https://drive.google.com/file/d/1EVLTgaosCvbrB1bTGt_lzhodNXI6GDwc/view?usp=drive_link

Read More

Jose Aranakoak eta Almeneko txikienak Ibarraundi museoan

Abenduari hasiera emateko, Jose Arana guneko eta Almeneko ikasle txikienek goiz ederra igaro zuten Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Bertan, Euskal Herriko mitologiari buruzko erakusketa ikusteko aukera izan zuten. Museoa zoragarri apainduta zegoen, eta lan handia egin zuten dekorazio guztiekin. Ikasleek ingurune magikoaz gozatu zuten eta euskal kulturaren balioak ezagutu zituzten. Egun borobila izan zen gure ikasleentzat.…

Read More

Amaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!

Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia.  Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…

Read More

BAZARALDIA martxan da!

Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…

Read More

Gaztaina erre eguna ospatu dute Jose Aranan

Gaztaina erre eguna ospatu genuen Jose Aranan. Bertan 4 eta 5 urteko haurrek hainbat dantza egin zizkieten beraien aitona amonei, eta festa borobiltzeko, gelako aitona batzuek prestatutako gaztaina ederrak jateko aukera ere izan genuen. Egun polita pasa genuen! 

Read More

Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoan parte hartzen ari gara

Eskoriatzako Udalak sustatu eta Huhezik dinamizatzen duen “euskara eta kulturartekotasuna” egitasmoan murgildu gara Ikastolan. Lehendabizi irakasleekin eta ondoren gurasoekin landu da gaia eta urrian zehar bi bilera egin dira.  Herri mailako egitasmo honetan herriko hainbat eragilek hartzen dute parte, tartean hezkuntzako eragileek. Helburuak, euskaraz bizitzea, euskaraz ez dakiten familiekin komunikazioa (eta giro abegikorra) bermatzea eta…

Read More