Kanpo espazioa eraldatzeko Auzolana Jose Aranan
Ostiral arratsaldean, auzolana egin genuen Jose Aranan, kanpo espazioa eraldatzeko asmoz. Familia ugari gerturatu ziren, eta emaitza polita lortu genuen!
Ekintza honek gure komunitatearen kontzientzia eta elkarlana indartu zituen, guztion artean espazio atseginago bat sortuz.
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! Denon artean egiten dugu Ikastola!
