Gaztelupe
Euspoterako gakoak jaso ditugu Artemanen eskutik
Arizmendi Ikastolako Batxilergoko ikasleok komunikazioaren eta publizitatearen mundura hurbiltzeko aukera bikaina izan dugu gure gelan, Artemanekoak etorri baitzaizkigu Euspot euskarazko spot lehiaketa aurkeztera. Lehenik Almenen eta ondoren Gaztelupen egon dira Artemaneoak. Aurten gaia oso hurbilekoa dugu gazteok, sare sozialetan euskarazko edukiak sortzearen garrantziaz hausnartzea egokitu baitzaigu. Saioan zehar formazio tekniko eta sortzaile sakona jaso dugu,…
Read MoreBadator “Piztu Plaza”: gazteen sormen jaialdia Arrasaten
Apirilaren 25ean, Arrasaten euskarazko sormen jaialdi berezi bat aurrera eramango dugu lehen aldiz: Piztu Plaza. Ikastolen Elkarteak bultzatuta, gure helburua gazteok euskal kulturaren sortzaile aktibo bihurtzea da. Bertan, Arizmendi Ikastolako batxilergoko ikasleok protagonismo berezia izango dugu, egun osoko egitaraua gidatzeko ardura hartuz.Datorren apirilaren 25ean, Arrasateko kaleak, plazak eta gune kulturalak gure sormenaren eszenatoki bihurtuko ditugu…
Read MoreIkasgelatik uretara: Gaztelupeko ikasleek antolatutako surf eguna Deban
Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleek teoriatik praktikara jauzi egin dute Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ikasgaian. Oraingoan, ordea, irakasleak ez dira izan plana diseinatu dutenak; ikasleak beraiek bihurtu dira kudeatzaile.Proiektu honen helburua aisialdiko ekintza bat hutsetik antolatzea izan da. Pauso guztiak eman dituzte: aurrekontuak alderatu, enpresekin negoziatu, logistika eta autobusak lotu eta ordutegiak zehaztu. Proposamen…
Read MoreKorrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin. Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…
Read MoreIZEN (14-18 urte) egitasmoaren bideoa aurkeztu dugu!
Arizmendi Ikastolako IZEN egitasmoa DBHko 3. eta 4. mailek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailek osatzen dute. Hezkuntza-etapa honetan, ikaslea hainbat egoera eta erronka ezberdinen aurrean jartzen dugu, bere garapen osoa sustatzeko. Gure helburu nagusia ikasleari norbere burua eta ingurua ezagutzen laguntzea da, etorkizunean erabaki kontzienteak hartuko dituzten herritar euskaldun eta konprometituak izan daitezen. Eskaintza…
Read MoreZIP gelakoak Almenen karapaixoak egiten
Almenen izan ditugu gaur bisitan, Arrasatetik etorrita, ZIP gelako lagunak. Karapaixoak egiten adituak izanda, gurera etorri dira gure ikasleei karapaixoak nola egin irakastera. Baita gure ikasleek adi-adi entzun ere! Ikusiko duzue hurrengo irudietan zein lan ona egin duten guztiek ere, eta zelako karapaixo dotoreak egin dituzten. Eskerrak eman nahi dizkiegu Maier, Alba, Josu eta Eliasi…
Read MoreGaztelupeko 1. Batxilergoko argazkigintzako ikasleak Photomuseum-en
Gaztelupeko guneko 1. Batxilergoko argazkigintza ikasgaiko taldeak irteera interesgarria egin du Zarautzera. Ikasgelan argazkigintzaren oinarri teorikoak landu ondoren, herri horretan dagoen Photomuseum Argazki eta Zinema Museoa bisitatu dute, mundu liluragarri honen sekretuak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.Bisitaldian zehar, ikasleek argazkigintzaren bilakaera historikoan zehar bidaiatu dute, lehenengo kamera ilun eta dagerrotipoetatik hasi eta gaur egungo teknologia digital…
Read More955.km: Almen eta Gaztelupeko bazarako 120 ikasle Korrikarekin bat!
Ostegunean Atharratzetik abiatu zenetik, Korrika gelditu gabe dabil Euskal Herriko herri eta bazterretan barrena. Gaur, Arabako lurretan murgilduta, Almen eta Gaztelupeko IZEN-eko bazarako 120 ikasle inguru Azazeta mendatera bertaratu gara gure kilometroa (955. kilometroa) harrotasunez eramatera.Kilometro hau Almen eta Gaztelupeko ikasleen artean antolatu eta finantzatu da. Gure ekarpena txikia da Korrikak guri ematen digun guztiarekin…
Read MoreBatxi 1eko diziplinarteko azken PROIak bukatu ditugu
Aste honetan bukatu ditugu XNO, Eraikuntza eta Personal Trainer proiektuak batxilergoan. Giza zientzietako eta artistikoko modalitatekoek XNO garatu dute, pentsamendu kritikoaren ingurukoa lanketak eginez hainbat gairen bueltan; teknologikokoek, berriz, ikastolako espazioak diseinatu dituzte, ezagutza teknikoa eta erabilpen pedagogikoa uztartuz; zientziako modalitetekoek, berriz, giza anatomiaren ezagutzan oinarrituta fisioterapiako aholkuak emateko bulegoak garatu dituzte. Proiektu guztiekin bilatzen…
Read MoreIkastolatik Korrikara goaz!
Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…
Read More