Ikastolatik Korrikara goaz!

Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita  Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…

Read More

Bideoklipa: 24.Korrika heldu da Gaztelupera!

24.korrika bihar Atharratzetik ofizialki abiatuko bada ere, Gaztelupe gunean motorrak berotzen hasi gara dagoeneko. Ikasleek eta irakasleek jai giro ederrean ospatu dugu euskararen aldeko ekimenaren etorrera, eta hori guztia bazarako ikasleek antolatutako ikus-entzunezko pieza baten bidez geratu da jasota. Izan ere, Peru Arrese ikasle ohiak hartu du bideokliparen grabaketa eta edizioa bere gain, ekitaldiak utzitako…

Read More

Gaztelupeko 1. Batxilergoko ikasleek bide-segurtasuna aztertu dute “Don’t be Dummy” saioan

Gaztelupe guneko 1. Batxilergoko ikasleek saio berezi bat izan dute aste honetan, “Don’t be Dummy” (Ez izan ergela) bide-segurtasuneko programaren baitan. Ekimen honen helburu nagusia gazteak bide-istripuen arriskuetaz kontzientziatzea da, batez ere gidabaimena ateratzeko adinetik gertu dauden honetan. Hitzaldian zehar, ikasleek ez dituzte datu hotzak soilik jaso; aitzitik, istripuen atzean dauden errealitate gordina eta giza-testigantzak…

Read More

“Gure Ferixia”: DBH 3ko ikasleek azoka antolatu dute LH 3koentzat

Almen eta Gaztelupe guneetako DBH 3. mailako ikasleek proiektu berezi batekin amaitu dute hiruhilekoa Gorputz Hezkuntzako arloan: “Gure Ferixia” azoka dinamikoa antolatu dute. Ikasle nagusiek hilabeteetako lana eta sormena jarri dute martxan ekitaldi hau antolatzeko, eta ahalegin horrek guztiak fruitu bikaina eman du LH 3. mailako ikasleak gonbidatu gisa hartu dituztenean. Azoka honen bidez, adin…

Read More

Hardwarea hurbiletik ezagutzen: Gaztelupeko eta Ferixalekuko ikasleak lankidetzan

Joan den ostiralean Gaztelupeko Digitalizazio arloko bi taldek saio berezia izan zuten, Ferixalekuko Mikroinformatika heziketa zikloko ikasleen eskutik. Otsailaren amaieran Almen gunean aritu ondoren, oraingoan Gaztelupeko ikasleen txanda izan da. Hardwarearen muntaketa eta desmuntaiaren sekretuak argituz, ikasleek ordenagailu eramangarrien eta dorre klasikoen osagaiak aztertzeko aukera izan zuten. Ez zen liburu arteko teoria hutsa izan; erremintak…

Read More

Batxiko ikasleak European Youth Parliament-en parte hartzen

Beste urte batez, Almen eta Gaztelupeko batxi 1eko ikasle talde batek Eurpepan Youth Parliament ekimenean parte hartu du. Aurten Donostian, udaletxeko aretoan antolatu dute jardunaldia eta bertan izan dira Janire Iglesias, Nahia Pasamar, Amaiur Linazisoro, Oxel Urzelai, Maialen Mallaut, Mikel Aramendia, Iban Agiriano, Alaitz Gorosabel, Andoni Osinalde, Jon Arnaiz, Naroa Unamuno, Izotz Fernandez eta Unax…

Read More

Batxikoak 2526 Piztu Plaza ekimena antolatzen

Aurten deialdi berezi eta interesgarria jaso dugu batxi 1ekoek Ikastolen Elkartetik. Euskal Herriko ikastola guztietara zabaldu dute Piztu Plaza izeneko ekimena antolatzeko eta bertan parte hartzeko. Helburua da apirilak 25erako ekintza kultural eta artistikoa antolatzea, batxi 1eko ikasleak protagonistak izanez. Hainbat ikastolek eman dute izena ekintza artistikoak prestatzeko eta orain eguna antolatzeko momentua da. Gako…

Read More

FLL 2026: First Lego League txapelketan egon gara Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde

Larunbatean, otsailaren 28an, 500 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Iturripeko Mondragon Unibertsitateko pabiloietan. Arrasaten jokatu den zazpigarren aldia izan da eta Mondragon Unibertsitateak sekula baino parte-hartzaile gehiago hartu ditu, 800 bat gazte guztira, eta horietatik 500 bat Arrasateko campusean. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak bi egoitza izan ditu: Arrasatekoaz…

Read More

Gaztelupeko geografiako ikasleak alde zaharretik barrena

Gaztelupeko 2. Batxilergoko Geografiako ikasleek irteera aberasgarria egin dute Arrasateko alde zaharrean zehar, herriko hirigintza-morfologia eta bilakaera historikoa sakonago ezagutzeko asmoz. Bisita gidatua Arrasate Zientzia Elkarteko kide eta gure lankide izandako Pilar Askasibarren eskutik egin dute. Pilarrek ikasleei xehetasun handiz azaldu dizkie Erdi Aroko hirigunearen ezaugarriak, harresien barruko trazadura berezia eta gune historikoak mendez mende…

Read More

Emakume ikertzaileen lana eta proiektu teknologikoak ezagutu dituzte Gaztelupeko ikasleek Ikerlanen

Gaztelupe guneko 1. batxilergoko teknologiako ikasleek Ikerlan zentro teknologikoa bisitatu dute berriki, Emakume Zientzialarien astearen testuinguruan antolatutako ekimenen barruan. Bisita honen helburu nagusia emakumeek zientziaren munduan egiten duten ekarpen garrantzitsua balioestea eta gazteen artean —eta modu berezian nesken artean— STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arloko ikasketekiko interesa piztea izan da.Jardunaldian zehar, ikasleek gertutik ezagutu…

Read More