Gaztelupeko geografiako ikasleak alde zaharretik barrena

Gaztelupeko 2. Batxilergoko Geografiako ikasleek irteera aberasgarria egin dute Arrasateko alde zaharrean zehar, herriko hirigintza-morfologia eta bilakaera historikoa sakonago ezagutzeko asmoz. Bisita gidatua Arrasate Zientzia Elkarteko kide eta gure lankide izandako Pilar Askasibarren eskutik egin dute. Pilarrek ikasleei xehetasun handiz azaldu dizkie Erdi Aroko hirigunearen ezaugarriak, harresien barruko trazadura berezia eta gune historikoak mendez mende…

Read More

Emakume ikertzaileen lana eta proiektu teknologikoak ezagutu dituzte Gaztelupeko ikasleek Ikerlanen

Gaztelupe guneko 1. batxilergoko teknologiako ikasleek Ikerlan zentro teknologikoa bisitatu dute berriki, Emakume Zientzialarien astearen testuinguruan antolatutako ekimenen barruan. Bisita honen helburu nagusia emakumeek zientziaren munduan egiten duten ekarpen garrantzitsua balioestea eta gazteen artean —eta modu berezian nesken artean— STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arloko ikasketekiko interesa piztea izan da.Jardunaldian zehar, ikasleek gertutik ezagutu…

Read More

Negua heldu da hezkuntza ez-formalera!

Hezkuntza ez-formaleko eski irteerak hasi dira! Otsailaren 7-8 an egin genuen lehena eta ederto ibili ziren gure ikasleak; eski ikastaroa jasotzeaz gain, batxi 2ko ikasle batzuk hezitzaile lanetan ere ibili ziren Zirimolako lankideekin. Monitore eskolari dagokionez, asteburu honetan saio berriak izango dira Almen gunean. Gaztelupe guneko ikasleak, aldiz, Nafarroako Allo herrian kokatutako aterpetxe batera joango…

Read More

Etnografia tailerra Gaztelupen: Memoria historikoa ikasgelara

Gaztelupeko DBH4ko ikasleek memoria historikoari buruzko ikerketa egin dute aurten ere, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz. Etnografia tailer honen bidez, Gerra Zibilean errepresaliatutako pertsonen testigantzak eta dokumentu historikoak aztertu dituzte, giza eskubideen urraketak identifikatzeko.Ikerketan, ikasleek metodo etnografikoa erabili dute iturri zuzenekin lan egiteko: senideen elkarrizketen artxiboko dokumentuak arakatu dituzte besteak beste. Lan honi esker, errepresio politikoa,…

Read More

DBH3koen Aukeragune azoka, Almen eta Gaztelupen

Azken asteetan, Almeneko eta Gaztelupeko DBH 3. mailako gelak topagune berezi bihurtu ziren “Aukera berriak” proiektuari (PROI) amaiera borobila emateko. Ikasleek Aukeragune feria antolatu zuten euren gurasoentzat, azken asteotan egindako hausnarketa sakonak eta ikasitako guztia bertatik bertara partekatzeko asmoz. Proiektuaren muinean galdera gidari bat egon da: “Nola ikusarazi gure ingurukoei etorkizuna gaurtik eraikitzen dela?”. Galdera…

Read More

Iragana, oraina eta etorkizuna iruten: DBH4koen desfilea Gaztelupen

Gaztelupeko guneko DBH4ko ikasleek amaiera ikusgarria eman diote “Geroaren Irule” izeneko PROIari. Ikasitako guztia laburbiltzen duen amaierako produktu gisa, moda desfile bat prestatu eta aurkeztu diete Gazteluondoko DBH2ko ikasleei. Ekimen honen helburu nagusia arroparen gehiegizko kontsumoaren inguruko kontzientziazioa zabaltzea izan da, gazteen artean gaur egungo jantziek ezkutuan egiten duten ibilbideari buruzko hausnarketa piztuz.Proiektuan zehar, ikasleek…

Read More

Olarteko haurren bisita Gaztelupera: ogia, inklusioa eta proiektu berrien hasiera

Gaztelupeko ZIP (Zereginen Ikaskuntzarako Programa) guneko ikasleek bisitari bereziak jaso zituzten: Olarteko 4 urteko haurrak. Bisita honen helburua ogia egiten ikastea baino askoz harago joan zen; gune desberdinetako ikasleen arteko harremana sustatzea eta inklusioa modu praktikoan lantzea izan baitzen goizeko ardatza.ZIP programako ikasleek gidari eta irakasle lanak egin zituzten, txikiei ogiaren prozesu osoa erakutsiz: osagaiak…

Read More

Batxiko ikasleak filosofia olinpiadan parte hartzen

Aurten Almen eta Gaztelupeko zenbait ikaslek filosofia olinpiadan parte hartzea erabaki dute. Olinpiaden gaia aurtengoan honakoa da: EROMENA, Onkixote gaurko munduan. Parte hartzeko moduak askotarikoak dira. Izan daiteke marrazkia, argazkia edo bideoa aurkeztuz; gaiaren inguruko disertazioa idatziz edo dilema moral baterako irtenbidea proposatuz. Gurean bi guneetan parte hartzea bolondresa izan da, eta azkenean sortu da…

Read More

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Gasteizen, Federico Garcia Lorcaren klasikoaz gozatzen

Gasteizko agertokiek ohiko bisitariak jaso dituzte aste honetan: Almen eta Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak. Urteroko ohiturari jarraituz, Federico Garcia Lorcaren lan gailenetako bat den “La casa de Bernarda Alba” antzezlana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute gazteek. Irteera hau ez da aisialdiko ekintza hutsa izan, ikasgeletan landutakoa oholtzaren gainean bizitzeko aukera baizik.Izan ere, antzezlan…

Read More

Almen-Gaztelupe: Batxi 1ekoak PROIetan murgilduta

Zientzia, konpromisoa eta mekanika: batxilergoko modalitateak PROIak martxan! Urte berriari hasiera ematearekin batera, Almeneko eta Gaztelupeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek indarberrituta ekin diote ikasturteko fase berri honi. Ohiko klaseetatik haratago, modalitate bakoitzari lotutako diziplinarteko PROIetan murgildu dira buru-belarri urtarrilaren lehen aste hauetan. Proiektu hauen helburua ez da soilik ezagutza akademikoak bereganatzea, baizik eta planteatutako erronkei…

Read More