Gaztelupe
EMAUS-en eskutik ‘Geroaren Irule’ Gaztelupeko DBH4ko ikasleak
Gaztelupeko guneko DBH4ko ikasleak “Geroaren Irule” izeneko PROI-an lanean dabiltza azken asteotan. PROI-an zehar arroparen gehiegizko kontsumoaren inguruan kontzientziazioa eta erabilitako jantziek egiten duten ezkutuko ibilbidea ikertu dute. Ikasgelan landutakoa osatzeko, aste honetan bertatik bertara ezagutu dute gure hondakinek izan dezaketen bigarren bizitza, Arrasateko Zigarrola auzoan dagoen EMAUS gizarte fundazioa bisitatuz.Bisita honetan, Gaztelupeko gazteek gure…
Read MoreBukatu dira Gaztelupeko Bazarako asteko sariak “Egunean behin”-eko 19.denboraldiarekin batera!
Bukatu da Egunean behineko 19.denboraldia! Jolas honen harira, Gaztelupeko Bazara taldeak astero astero sariak banatu ditu. Bertan parte hartu dute ikasleek, irakasleek eta komunitateko beste hainbat partaidek, giro ederrean euskara sustatuz.“Egunean Behin” CodeSyntax enpresak sortutako euskarazko aplikazio ezagun bat da: egunean partida bakarra jokatzen da, 10 galderari erantzunez, azkartasuna eta zuzentasuna sarituz. Helburua da euskara…
Read MoreTTAK-en eskutik Ainhoa Larrañagarekin elkarrizketa DBH 4ko ikasleek
Arrasateko Gaztetxean izan dira, urtero bezala, Arrasateko DBH 4ko ikasleak, eta aurten Ainhoa Larrañaga aktore eta abeslariarekin elkarrizketa izateko aukera bikaina izan dute. Ainhoak, bere gaztetasunetik eta hurbiltasunetik, euskararen inguruko hausnarketa interesgarriak eskaini dizkie ikasleei, bere ibilbide artistikoan hizkuntzak duen garrantzia azpimarratuz.Euskaraz haratago, gaur egungo gizarteak eta bereziki gazteek aurrez aurre dituzten beste gai garrantzitsu…
Read MoreGaztelupeko First Lego Leagueko barne txapelketa IKERLANEN
Ikerlaneko egoitzan, Gazteluko DBH4ko ikasleek parte hartu dute FIRST LEGO LEAGUE-ko barne txapelketan. FIRST LEGO LEAGUE (FLL) gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu erakargarrian hurbiltzeko programa da, eta parte-hartzaileek hainbat erronka gainditu behar izan dituzte berrikuntzan eta robotikaren erabileran oinarrituz.Aurtengo edizioa ‘UNEARTHED’ tematikaren inguruan garatu da, arkeologiarekin eta iraganeko aurkikuntzekin lotutako erronkei irtenbide…
Read MoreZIPekoek EITB Maratoiarekin bat egin dute, Euskal Rockan Rolling-a dantzatuaz
ZIP-eko (Zereginen Ikasketen Programa) ikasle eta irakasleek, beste behin ere, EITB Maratoiaren aldeko ekarpen koloretsua eta aldarrikatzailea egin dute. Aurten ere, ekitaldi solidarioan parte hartu dute, ikus-entzuleak Euskal Rockan Rolling-aren erritmo biziz dantzatzen jarriz. EITB maratoiak zahartze osasuntsuan arreta jartzen du aurten, ikus-entzuleak Niko Etxarten Euskal Rockan Rolling-aren erritmo biziz dantzatzen jarriz. Maratoiaren aurtengo leloa,…
Read MoreEuskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan
Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik,…
Read MoreZIP-eko Ikasleak HUHEZI-n: Etorkizuneko Irakasleekin Zubi Lanak Eraikitzen
Aurreko astean zehar, ZIP (Zereginen Ikasketen Programa) programako ikasle talde bat HUHEZI-ko (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) Eskoriatzako fakultatean izan zen, bertako ikasleei ZIP-a zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzen.Ekimenaren hasieran, gure ikasleek ZIP gelaren kontzeptua eta funtzionamendua zehatz-mehatz aurkeztu zuten, metodologia honen ezaugarri nagusiak azalduz. Ondoren, solasaldi ireki eta aberasgarria izan zen bi…
Read MoreGaztelupeko Lelo Lehiaketa: Iragana Oinarri, Etorkizuna Helburu!
Gaztelupeko Lelo Lehiaketaren deialdiak interes handia piztu du komunitatean. Ideia hau oso positibotzat jo dute askok, abenduak 3rako esaldi esanguratsu eta identifikagarri bat aurkitzeko modu bikaina izan da.Lehiaketa hau bazarako ikasleek antolatu zuten. Aurreko hilabetean zehar, ikasle ugarik izan zuten parte hartzeko aukera. Deialdi honetan, guztira, 51 parte-hartzaile eta 149 lelo proposamen bildu ziren, arrakasta…
Read MoreElkartasun uholdea eta esker ona: Gaztelupeko ikasleek 800 € baino gehiago bildu dituzte “Mara, Denon Garra” kanpainan
Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko DBH 3. mailako ikasleek arrakasta eta ilusio handiz burutu zuten aurreko ostiralean, azaroaren 28an, “Mara, denon garra” kanpaina solidarioa. “Ta zer ez da berdin” Proiektuaren baitan sortutako ekimen honek Mara haurraren beharretarako dirua biltzea eta gaixotasunaren ikerketa bultzatzea izan ditu helburu. Proiektu honetan gizarte egiturak ikasten hasi ziren, demokrazia eta dikatura…
Read MoreGaztelupeko Batxilergoko ikasleen irteerak: Laboratoriumera eta Goizperrera
Gaztelupe guneko Batxilergoko lehen mailako ikasleek joan den ostiralean bi irteera garrantzitsu egin zituzten, bakoitza bere ikasketa ibilbidearen arabera. Alde batetik, Giza eta Gizarte Zientzien ibilbideko ikasleek Bergarako Laboratorium Museora jo zuten. Bisitaren xedea Ilustrazio garaian sakontzea eta garai hartako ideiek gaur egungo zientzian izan duten bilakaera aztertzea izan zen. Museoan zehar, ikasleek artxibo historikoa…
Read More