ZIPekoek EITB Maratoiarekin bat egin dute, Euskal Rockan Rolling-a dantzatuaz
ZIP-eko (Zereginen Ikasketen Programa) ikasle eta irakasleek, beste behin ere, EITB Maratoiaren aldeko ekarpen koloretsua eta aldarrikatzailea egin dute. Aurten ere, ekitaldi solidarioan parte hartu dute, ikus-entzuleak Euskal Rockan Rolling-aren erritmo biziz dantzatzen jarriz.
EITB maratoiak zahartze osasuntsuan arreta jartzen du aurten, ikus-entzuleak Niko Etxarten Euskal Rockan Rolling-aren erritmo biziz dantzatzen jarriz. Maratoiaren aurtengo leloa, “Bizi bedi bizipoza!”da.
ZIPeko komunitateak gizarteari argi utzi nahi dio eredu inklusiboen bidez dibertsitate funtzionala duten pertsonen gaitasunak eta gizarte-parte hartzea sustatzen direla.
BATU-ko irakasle eta ikasle talde batek ere parte hartzen duela aipatu beharra dago. Ekimen honetan dantzan ederto pasatu dute.