Gaztelupeko Lelo Lehiaketa: Iragana Oinarri, Etorkizuna Helburu!

Gaztelupeko Lelo Lehiaketaren deialdiak interes handia piztu du komunitatean. Ideia hau oso positibotzat jo dute askok, abenduak 3rako esaldi esanguratsu eta identifikagarri bat aurkitzeko modu bikaina izan da.
Lehiaketa hau bazarako ikasleek antolatu zuten. Aurreko hilabetean zehar, ikasle ugarik izan zuten parte hartzeko aukera. Deialdi honetan, guztira, 51 parte-hartzaile eta 149 lelo proposamen bildu ziren, arrakasta handiz.
Azken fasean, bazarako epai-mahaiak 4 lelo aukeratu zituen. Lau lelo horiek @gaztelupe_bazara Instagram kontuan jarri ziren publikoaren bozketa bidez aukeratzeko. Milatik gora boto izan zituen galdetegi masibo bat izan zen.
Azkenean, Paula Manjon (3I) eta Haizea Pablos (3I) izan dira garaileak. Haiek dira abenduaren 3ko leloaren egileak: “Iragana oinarri, etorkizuna helburu!”
Bi ikasle hauek sari bikain bat irabazi dute: 1990 Gastrotekako bi hanburgesa eta bi freskagarri. Mila esker @1990_gastroteka_arrasate-ri, saria musu-truk emateagatik! Disfrutatu sariaz, bikote!
Halaber, eskerrik asko bihotzez parte-hartzaile guztiei egindako ekarpenagatik. Animo eta zorterik onena hurrengo ekimenerako!