Batxiko ikasleak filosofia olinpiadan parte hartzen

Aurten Almen eta Gaztelupeko zenbait ikaslek filosofia olinpiadan parte hartzea erabaki dute. Olinpiaden gaia aurtengoan honakoa da: EROMENA, Onkixote gaurko munduan.

Parte hartzeko moduak askotarikoak dira. Izan daiteke marrazkia, argazkia edo bideoa aurkeztuz; gaiaren inguruko disertazioa idatziz edo dilema moral baterako irtenbidea proposatuz.

Gurean bi guneetan parte hartzea bolondresa izan da, eta azkenean sortu da taldetxo bat gaiarekin inplikatzea erabaki duena. Bideo, argazki eta disertazioaren kategorian hartu dute parte.
Ea nolako lanak ateratzen zaizkien! Eta ea hurrengo baten berri onak hona ekartzeko moduan gauden!

IMG_20260123_082555