DBH3koen Aukeragune azoka, Almen eta Gaztelupen

Azken asteetan, Almeneko eta Gaztelupeko DBH 3. mailako gelak topagune berezi bihurtu ziren “Aukera berriak” proiektuari (PROI) amaiera borobila emateko. Ikasleek Aukeragune feria antolatu zuten euren gurasoentzat, azken asteotan egindako hausnarketa sakonak eta ikasitako guztia bertatik bertara partekatzeko asmoz. Proiektuaren muinean galdera gidari bat egon da: “Nola ikusarazi gure ingurukoei etorkizuna gaurtik eraikitzen dela?”. Galdera horri erantzuteko, nerabeek norbere buruaren ezagutzan eta emozioen kudeaketan sakondu dute, etapa honetako erronkei aurre egiteko tresnak bereganatuz.

Nerabezaroa aldaketaz beteriko etapa erabakigarria da. Aldaketa fisiko, sozial eta emozionalak izaten dira protagonista. Testuinguru honetan, askotan zaila egiten zaie gazteei oreka topatzea eta gizarteak ezartzen dituen baldintzen aurrean euren nortasun propioa eraikitzea. Ikasleek landu duten bezala, etorkizuna ez da urruneko zerbait; etorkizuna egunero hartzen diren erabaki txikiek eta aurrean sortzen diren aukera berriek osatzen dute. Prozesu honetan, beharrezkoa suertatu zaie auto-irudi eta autoestimu orekatu baten garrantziaz jabetzea, baita aurrera egiteko izan ditzaketen beldurrak identifikatzea ere.

Hausnarketa horiek guztiak gurasoei helarazteko, ikasleek Aukeragune ferian hainbat txoko eta dinamika antolatu zituzten. Espazio hauetan, gurasoek hainbat gai jorratzeko aukera izan zuten gazteen eskutik: autoestimua eta irudia, beldurren identifikazioa, trebetasunak eta talentu propioak, besteen iritziak duen pisua, edota arrakasta eta porrotaren arteko kudeaketa. Gomendio praktikoen bidez, ikasleek erakutsi dute gai direla euren prozesu emozionalen jabe izateko eta ingurukoei bidaia horretan bidelagun izateko gakoak emateko. Jarrain ikusi ditzazkezue argazki ezberdinak.

Gaztelupeko irudiak hemen:

Aukeragune feria DBH3 2026

Almeneko irudiak hemen:

WhatsApp Image 2026-02-03 at 18.45.23 (1)