Hardwarea hurbiletik ezagutzen: Gaztelupeko eta Ferixalekuko ikasleak lankidetzan

Joan den ostiralean Gaztelupeko Digitalizazio arloko bi taldek saio berezia izan zuten, Ferixalekuko Mikroinformatika heziketa zikloko ikasleen eskutik. Otsailaren amaieran Almen gunean aritu ondoren, oraingoan Gaztelupeko ikasleen txanda izan da.

Hardwarearen muntaketa eta desmuntaiaren sekretuak argituz, ikasleek ordenagailu eramangarrien eta dorre klasikoen osagaiak aztertzeko aukera izan zuten. Ez zen liburu arteko teoria hutsa izan; erremintak eskuetan hartuta, osagai bakoitzaren funtzionamendua ukituz eta esperimentatuz ikasteko modua izan zuten.

Esperientzia oso aberasgarria izan da guztiontzat. Ferixalekuko ikasleek euren gaitasun teknikoak transmititzeko aukera izan dute, eta Almenekoek, berriz, erronka teknologiko berriei aurre egiteko gogoa eta interesa erakutsi dute.

Horrelako elkarlanek erakusten dute gure Ikastolako gune ezberdinen arteko harremanak zeinen aberasgarriak diren. Esperientzia praktiko honi esker, teknologiaren mundua zertxobait hurbilago eta ulergarriago sentitzen dute orain gure ikasleek.

Ikasleen arteko zubiak eraikitzen eta elkarlana indartzen jarraitzen dugu!

Mikroinformatikakoen tailerra Gaztelupen