Udaberriko Jaixa, ederra izan zen!

Pasa den larunbatean, hilak 4, Udaberri Jaixa ospatu genuen Aretxabaletan. Urtero bezala, udaberriaren loratzearekin batera antolatzen dugu egun berezi hau. Komunitatea indartzea eta ikasturte guztian zehar egindako lana goraipatzea helburu izanik, egitarau zabala izan genuen Arizmendi Ikastolako kideok egun guztian zehar.  Eguraldia ez genuen lagun izan goizean, eta horrek aldaketa batzuk eragin zituen kokapenari dagokionez. Izan…

Read More

Badator Udaberriko jaixa!

Maiatzaren 4an, larunbata XVIII. Udaberriko Jaia ospatuko dugu Aretxabaletan. Egun polita antolatu dugu denon artean; ibilaldia, jolasak, taloak, bazkaria, tailerrak… Negua atzean utzi dugu, lurra esnatu da, udaberrian dena da lore eta kolore, eta denok elkarrekin, guraso, ikasle eta irakasleok umorez eta poztasunez ospatuko dugu egun handia! Jarraian ilusio handiz prestatu dugun egitaraua: 10:45: Egunaren…

Read More

Liburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan

Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…

Read More

Oinez basoa ekimena: ADI! Egun aldaketa egon da

Tafallako ikastolatik gonbidapena jaso genuen beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. Tafallatik jakinarazi digute apirilaren 21era aldatu dela data. Oinez basoa ekimenaren bitartez, Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzea da helburua. Hori dela eta…

Read More

GOIAZ! Debagoieneko Lanbide Heziketaren azokan izan gara

GOIAZ! Lanbide Heziketako 16.edizioa antolatu du Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak Arrasateko Kulturate eraikinean. Eskualdeko beste Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera, Arizmendi Ikastolakoak ere bertan egon gara, gure eskaintza ezagutzera ematen. Arizmendi Ikastolan Lanbide Heziketako ziklo desberdinak eskaintzen ditugu, hala nola: Azokak, etorkizuneko ikasleengana, eta orokorrean herritarrengana gerturatzeko aukera eskaini digu. Mila esker antolatzaileei eta gure eskaintza…

Read More

3,2,1…akzioa! PROIaren amaiera Arimazubin

Arimazubiko 3.mailako ikasleek “3,2,1… akzioa!” PROIa landu dute eta talde kooperatiboetan film mutuak sortu dituzte. Egindako lana 2.mailako ikasleekin partekatzea erabaki zuten eta Martxoaren 20an Arimazubiko espazioak zinema areto bihurtu zituzten.  Primera pasa dute txikiekin batera egindako lana bikaina aurkezten eta ikusten.  Zorionak egindako lan guztiarengatik!

Read More

Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan dugu beste Ikastola batzuetako kideekin batera

Joan zen astean Ebaluazio Sakontze ikastaroa izan genuen Arrasateko Ferixaleku gunean. Gure Ikastolako kideez gain, beste Ikastola batzuetatik etorritako irakasleak ere izan ziren bertan. Ebaluazioaren ikuspegitik, hemendik aurrera denon artean eraikitzen jarraituko dugun Ikastolon zoru komuna guztiok irudikatu eta partekatzeko aukera izan genuen bertan. Ebaluazio Sakontze Ikastolan 3. urtez martxan jarri dugun ikastaroa da. Formakuntzaren…

Read More

CERTICLOUD proiektua

Arizmendi, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua osatu dute. Helburua hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat garatzea izan da, blockchain teknologia erabiliz, benetakotasuna bermatzeko. Blockchain teknologia erabiltzeak aukera emango du sektore hau modu digitalean eraldatzeko…

Read More