Auzoko Jaien inguruko PROIak emandakoa Santa Teresan
Santa Teresan gunekoek auzoko jaien inguruko PROIa landu dute, San Isidro jaietan eragile aktibo izanez. Proiektu honetan auzoko jaiei begira ekintza eta lanketa ezberdinak egin dituzte, adin bakoitzeko ikasleek egin dezaketen ekarpena kontuan izanda. Horrela, ERDU, GURA zein BATU egitasmoetako ikasleak proiektu honetan murgilduta izan dira azken asteetan, auzoko jaietan egindako lanaren emaitza kaleratuz.
ERDUko ikasleek, “Asko maite zaitugu Periko” antzerkia egiteaz gain, Maiatzaren 15ean herri eskolako haur hezkuntzako ikasleekin batera ekitaldi bateratua egin zuten auzoan. Bertan, jolas ezberdinak, aurpegi margoketa tailerra eta Maider Alzelairen eskutik ipuin kontaketa izan zuten.
GURAko ikasleek ere, lanketa ezberdinak egin dituzte auzora begira. Esaterako, 1.zikloko ikasleek “Lur eta JON, txango misteriotsu bat iraganera” ipuina sortu dute. Ipuin hau jubilatuen etxean zein auzoko liburutegian izan zen ikusgai jaietan zehar. 2.ziklokoek berriz, auzoko egirataua azaltzen duen kartel interaktiboa sortu dute.
BATUko ikasleek berriz, auzoko kaleak apaintzeko bandera edo apaingarri jasangarriak (telazkoak, urte batetik bestera erabili ahal izateko) sortu dituzte, paper edo plastikozkoak ordezkatzeko. Joskintza lanetan laguntzeko, guneko hainbat ikasleren senideak gerturatu dira eta denon artean apaingarri zoragarriak egin dituzte. Lerro hauen bitartez banderinak jostn laguntzera gerturatu ziren auzotarrak, zein Ternua Group eta Lasagabaster denda eskertu nahi genituzke, apaingarrietarako eman zizkiguten oihalengatik.
Jaietan murgilduta, ostiral goizean danborrada antolatu zuten auzoan zehar, ikasle zein irakasleek auzoko kaleak girotu zituztelarik. Hortaz gain, zaharren egoitzan ere izan ziren guztiak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu auzokide eta Jai Batzordeari, gure ekarpenak kontutan hartu eta auzoko jaietan aletxoa jartzeko aukera emateagatik.
Gora auzoko jaiak! Datorren urtera arte!
Danborrada (argazkiak):
Danborrada (bideoa):
Auzokideekin apaingarriak prestatzen (argazkiak):
Auzokideekin apaingarriak prestatzen (bideoa):
ERDUkoak Herri eskolakoekin batera egindako ekintzan: